Borrar
'Smallfoot' filmaren aurkezpena, Donostiako Zinemaldian. EFE
Bi pelikula euskaraz asteburu luzerako

Bi pelikula euskaraz asteburu luzerako

Familia osoarentzako filma da 'Smallfoot', eta gazteei zuzendurikoa 'Horman erlojua duen etxea'

Jueves, 11 de octubre 2018, 17:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zineuskadi plataformak berriro abiatu du Zinema Euskaraz programa, udako geldialdiaren ondoren Horrela, ostegun honetan, 'Smallfoot' familia osoarentzako filma eta 'Horman erlojua duen etxea' gazteei zuzendurikoa estreinatu ditu euskaraz Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako zinema aretoetan, Zineuskadik jakinarazi duenez.

'Smallfoot' filmaren aurretiko estreinaldia 66. Donostia Zinemaldian egin zuten, eta bertan izan zen Danny DeVito, protagonistetako bati ahotsa jarri dion aktorea. 3Dan egindako abentura animatua da. Sergio Pablos espainiarraren istorio originalean oinarrituta, Yetiaren mitoa nolabait aldatzen du.

Filma Karey Kirkpatrick-ek zuzendu du, eta John Requa eta Glenn Ficarra izan dira gidoilariak. Familia osoarentzat prentsatuta dagoen filmak Bigfoot delakoaren mitoaren nolabaiteko aldaketa egingo du. Yeti gazte eta bizkorrak existitzen ez zela uste zuen zerbaitekin topo egingo du: gizakiarekin.

Halaber, 'Horman erlojua duen etxea' filmak fantasia gotikoa eramango du zinema aretoetara. Eli Roth-ek zuzendu eta Steven Spielberg-ek ekoitzi du. John Bellairs-ek idatzi du eta Edward Gorey-k ilustratutako izen bereko eleberriaren egokitzapena da. Gidoigilea Eric Kripe izan da. Filmeko aktoreen zerrendan daude Jack Black, Cate Blanchett, Lorenza Izzo, Renée Elise Goldsberry Colleen Camp, Kyle MacLachlan eta Owen Vaccaro.

Istorioak Lewis 10 urteko haurraren kontakizun magikoa eta beldurgarria azaltzen du. Umezurtz geratu ostean, osabaren etxe zahar eta karrankarira joango da bizitzera, eta han erloju misteriotsu bat topatuko du. Handik gutxira, ordura arte aspergarria eta lasaia izan den herri berriko bizitza asaldatu egingo da, Lewis-ek, nahi gabe, mundusekretuko azti eta sorginak esnatuko dituelako.

Euskaraz estreinatuko den hurrengo filma 'Udare erraldoiaren istorio sinestezina' izango da, azaroan. Jacob Martin Strid-en haurrentzako 'The Giant Pear' ipuinean oinarritutako lana da. Itsasoko munstroak, pirata higuingarriak eta udare erraldoiak protagonista dituen aparteko abentura kontatzen du filmak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios