Borrar
Urgente Asesinan a una congresista demócrata y a su marido en su casa y disparan y dejan herido a un senador en Minnesota
Patxi Apalategi itzultzailea, 2020ko Artefaktua saioan. EITB

Patxi Apalategi itzultzailea zendu da

Bereziki frantsesetik baina gaztelaniatik ere hainbat lan euskaratu zituen, Flaubert eta Baudelaireren obrak edota Hergéren 'Tintin'-en komikiak esaterako

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 11 de junio 2025, 09:15

Patxi Apalategi Mendizabal (Donostia, 1945) euskal itzultzailea astearte honetan hil da. Ezaguna izan zen batez ere XIX. mendeko Gustave Flaubert eta Charles Baudelaireren obrak edota Hergéren 'Tintin'-en komikiak euskaratzeko lanari esker, baina askoz ere izenburu gehiago ekarri zituen gure literaturara. Gaixorik zen Apalategi, eta 80 urterekin hil da.

Donostian jaioa, bost urte eman zituen Apalategik Parisen Filosofia eta Soziologia Politikoa ikasten. 1968ko maiatza bete-betean ezagutu zuen. Gainera, hango Euskal Etxean euskara irakasten ere ibili zen.

Itzulpenen zerrendan bi ilg nagusi ezberdindu daitezke, Batetik, frantsesetik ekarritako lanak; bestetik, gaztelaniatik euskaratutakoak. Lehenen artean entzutetsuenak, ziurrenik, Charles Baudelairen 'Bihotz sinplea', (Erein, 1996) eta 'Gaitzaren loreak' (Bale Zuria, 2019) -etenaldiak tarteko, pixkanaka joan zena urteetan zehar itzultzen- edo Gustave Flauberten 'Madame Bovary' (Ibaizabal, 1993), gerora Elkarrek berreskuratua 2012an, eta ezin ahaztu Tintin bildumako abenturak: 'Ilargian oinez' (Elkar, 1985), 'Ilargira bidean' (Elkar, 1986), 'Tornasol arazoa' (Etor, 1972). Literaturaz haragoko testuekin ere ederki moldatu zen, esaterako Levi-Straussen 'Antropologia estrukturala' euskaratu baitzuen.

Bigarren zerrendan agertzen diren izenak ere ez dira nolanahikoak: Miguel Delibesen 'Kastila Zaharreko kontu zaharrak' (La Primitiva Casa Baroja, 1985), 'Altzateko jaun-en kontu zaharra' (La Primitiva Casa Baroja, 1986), 'Rizal-i begira (La Primitiva Casa Baroja, 1986).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Patxi Apalategi itzultzailea zendu da

Patxi Apalategi itzultzailea zendu da