Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Ostiralean izango da lehen aurrekanporaketa

Arratsaldeko 18:30ean abiatuko da Larraungo saioa Gabari gune irekian

DV

Jueves, 25 de mayo 2023, 12:35

Ostiral honetan, maiatzaren 26an, lehiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketako bi saioetako lehena Larraungo saioa Gabari gune irekian. Arratsaldeko 18:30ean abiatuko da eta Beñat Astiz, Etxahun Azkarraga, Fernando Ziganda, Mintxo Astiz, Peio Ardaiz eta Urko Gartzia arituko dira kantuan Alaitz Rekondok jarritako gaiekin.Bigarren saioa datorren ostiralean, ekainaren 2an, izango da Etxaurin beste sei bertsolarirekin eta zazpi onenak, saioak irabaziko dituzten biak eta puntuen araberako bost onenak, sailkatuko dira urriaren 7an abiatuko den lehiarako.

Publicidad

Horiez gain azken ekitaldian parte hartu zuten bertsolariek bermatua dute txapelketarako txartela, Bertsozale Elkarteak aurkezpenean jakinarazi zuen araudiak jasotzen duen bezala. Hau da, dagoeneko 17 bertsolari dira sailkatuta daudenak eta beraz, 24 bertsolarirekin abiatuko da txapelketa urrian. Aimar Sagastibeltza, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza ariko dira epaile lanetan aurrekanporaketetan.

Aurrekanporaketa saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke (bost euroan arruntak, lau euroan bazkideenak eta hiru euroan 18 urtetik beherakoenak). Larraungo eta Etxauriko Udalak egitasmoaren laguntzaile dira.

Finala, abenduaren 2an

Azkenik, finala abenduaren 2an izango da. 2021eko ekimenean Saioa Alkaiza izan zen txapelduna finalean 995 puntu lortuta. Harekin izan ziren kantuan Eneko Lazkoz (992), Julio Soto (627,5), Joanes Ilarregi (596), Xabier Silveira (592,5), Xabat Ilarregi (582,5), Josu Sanjurjo (580,5) eta Eneko Fernández (573).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad