Borrar

Ostiralean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Unai Anda, Felipe Zelaieta, Unai Mendibil, Xabi Antia, Martin Abarrategi eta Ainara Balantzategi ariko dira kantuan

J. A.

Astelehena, 16 urria 2023

Comenta

Biren faltan hiru topaketa izango dituzte aurrerantzean Euskal Herriko bertsozaleek. Udaberriko aurrekanporaketen ostean hasi zen Bizkaikoa eta abian da ere Nafarroakoa. Ostiral honetan, urriak 20, batuko da Arabakoa. Lehen fase honetan lau kanporaketa lehiatuko dira Izorian, Biasterin, Legution eta Araian, eta horien ostean 13 bertsolari sailkatuko dira urtarrilean hasiko den lehiaketarako.

Lehen kanporaketan Unai Anda, Felipe Zelaieta, Unai Mendibil, Xabi Antia, Martin Abarrategi eta Ainara Balantzategi ariko dira kantuan Izoriako Zentro Sozialean, 20:00etatik aurrera. Eta bigarrena hurrengo egunean izango da, Biasterin. Ondorengo bia kanporaketak hurrengo astean izango dira, urtarrilak 27 eta 28, Legution eta Araian, hurrenez hurren.

Egin beharreko jarduna honakoa izango da: Hamar bertso puntuagarri izango dituzte bertsolariek, ondorengoak: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian; eta bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

Saio bakoitzeko irabazleak urtarrilean hasiko den faserako zuzeneko txartela erdietsiko du eta beste bederatziak lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera sailkatuko dira. Une horretan batuko zaizkie 2022ko txapelketan finalista izan eta izena eman duten bost bertsolariak. Hala, orotara, 18 ariko dira kantuan 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostiralean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Ostiralean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa