Borrar

Ostegunean Donostiara itzuliko da 'Heriotzak Eduardo du izena' poesia errezitaldia

Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaiera bilduma oinarri izanda sortu du emanaldia Formol Laborategiak

J. A.

Asteartea, 28 urria 2025, 14:44

Comenta

Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan kaleratutako azken hiru aleen aurkezpenean, 'Biziei ere omen', 'Jacques Prevert' eta 'Manuel Vazquez Montalban', aurreratu zuten urteurren eta ospakizun urtea izango zela. Batetik, 50. kaiera harrapatu zutelako; eta, bestetik, 2024an 10. urteurrena bete zelako. Urtean zehar egindako ospakizun, errezital eta ekitaldiei ostegun honetan, urriak 30, Donostiako EHUko Campusean egingo den 'Heriotzak Eduardo du izena' emanaldia eta poesia-errezitaldia gehituko zaio, Susa argitaletxeak eta Formol Laborategiak elkarlanean sortua.

«Esperimentu bat da, soinu instalazioa, performancea eta antzerkia uztartuko dituena, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratuz eta publikoa eta eszenatikoaren arteko barrera tradizionalak ezabatuz», aurreratu dute. Hala, dei egin dute «poesia ez-errezitaldiaz gozatzeko» gerturatzera eta «aretoen iluntasunean» elkartzera «Eduardotaz aritu eta musikitaz gozatzeko».

Urte amaierako gainerakoak ere jakinarazi dituzte sareen bidez, euskal Herriko eragileei eskerrak emateaz gain «gure bazterrak bisitatzeko aukera emateagatik», baita «munduko poeta eta itzultzaileak hitzak harilkatzeagatik» eta publikoari «konpromisoa eta berotasunarengatik».

Munduko Poesia Kaierak bildumako poemek gai unibertsal eta sakonak lantzen dituzte, hala nola, bizitza eta heriotza, eztanda eta bakea, gelditasuna eta bibrazioa edota isiltasuna eta kantua bezalako dualidadeak. Horiek proposamen dramaturgiko bilakatu dira, bizipen sentsorial bat eragiteko paisaia (edo pantaia) bat marraztuko da oholtzan, bideo-joko batean bezala. «Susako lagunek bizirik dauden poetak hil nahi zituztela esan zieten Formoldarrei. Haiek metaforikoki esan omen zuten, baina, Formolekoek lana serio hartu dute...», dio sinopsiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostegunean Donostiara itzuliko da 'Heriotzak Eduardo du izena' poesia errezitaldia

Ostegunean Donostiara itzuliko da 'Heriotzak Eduardo du izena' poesia errezitaldia