Orbel taldeak disko berriko kantu bat aurreratu du: 'Etxe herdoilduak'

'Hegan' diskoaren azala. /Orbel
'Hegan' diskoaren azala. / Orbel

Irailaren 19an kaleratuko duten Hegan diskoaren aurrerapen kantua da; irailaren 13an bideoa argitaratuko dute

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Orbel laukote baionarrak Hegan lan berriaren aurrerapen kantua aurkeztu du: 'Etxe herdoilduak'.

Irailaren 19an argitaratuko dute Hegan, bere lehenengo disko luzea. Horren aurretik, irailaren 13an, bideoklip bat dute.

«Ozeano beltzaren eta eguzki distiratsuaren arteko etzalekua. Orbel ortzimuga hura da. Orbelek kontrastea sortzen du.»

2018an, taldeak 'Beyond There' disko laburra argitaratu zuen. Instrumentuen melodiek eta emakumezkoen ahotsek mantra barroko errepikakor eta sakon batean murgildu zuten entzulea. Lehen lau kantu horiek Shannon Wright-en edo Chelsea Wolfe-ren giro gazi-gozoak gogora ekarri zizkiguten.

Orain, 'Hegan' lehen diskoa aurkeztuko dute lau baionarrak. Irailaren 19an argitaratuko den lana aurrerapauso nabarmena da, dudarik gabe: teklatuen tentsioa gitarren laztasuna mantendu dituzte, baina arrasto pertsonalagoa utzi dute, bereziki euskarazko hitzei esker.

Kontzertuak

Biarritz
Irailaren 19a.
Bilbo
Irailaren 26a.
Bordel
Azaroaren 10a.