Oinarrizko futbolaren parodia, Antzoki Zaharreko oholtzan

Oinarrizko futbolaren parodia, Antzoki Zaharreko oholtzan

'Jokoz kanpo' antzezlaneko protagonistak bi entrenatzaile eta epaile bat dira

'Jokoz kanpo' antzezlana ikusi ahal izango da hilaren 5, 6, 7 eta 8an Donostiako Antzoki Zaharrean. Eskola futbolean gertatzen den gehiegizko lehiaketa giroa –indarkeriaraino iritsi ohi dena– azaltzen du obra honek, modu parodikoan.

Anartz Zuazuaren zuzendaritzapean, hiru protagonista jardungo dira oholtza gainean: bi entrenatzaile eta epaile bat. «Frustrazioez beteriko lagunak dira bi entrenatzaileok, bata irabaztera ohitua, bestea galtzailea. Eta azkenean, bukatzen dute futbol-epaile hori epaitzen, nolabait», adierazi du Zuazuak.

Oso antzezlan dinamikoa omen da. Oholtzan estruktura metaliko bat dago eta hango zinta elastikoei helduta mugitzen dira Manu eta Martin, bi entrenatzaile horiek –Joseba Apaolaza eta Asier Ormaza aktoreak–. Bi aktoreoak batera sekula lan egin gabekoak ziren. Epailearena Asier Sotak egiten du.

«Oinarrizko futbola ezagutzen dutenek esan digute parodiatzeko garaian oso motz gelditu garela», esan du Anartz Zuazuak. Obra idazteko garaian, Zuazuarekin batera Nagore Aranburu eta Mikel Pagadizabal aritu ziren. Estreinaldia 2015eko ekainean izan zen, Donostiako Lugaritz kultur etxean, eta harrezkero ibilbide bitxia izan du obra honek, izan ere, Real Sociedadearen Fundazioaren bidez, Gipuzkoako zenbait klubentzako emanaldiak egin dira. «Inoiz antzerkira joan ez den jendeak asko disfrutatu du. Eta badakigu emakumeek ere gustura ikusi dutela», esan du zuzendariak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos