Nortasunaren inguruan hausnartzeko esperientzia eszenikoa
Azaroaren 8an izango da, formatu berriarekin, zutik jarraituko baitute ikusleek
J. A.
Martes, 28 de octubre 2025, 14:44
Dantza garaikidearen, musikaren, antzerkiaren eta bertsolaritzaren bidez euskal nortasun garaikideari buruzko gogoeta piztu nahi duen 'EzBerdin Berdinak' proposamen artistiko eta parte-hartzailearen Iruñeko saioa aurkeztu dute. Azaroaren 8ko emanaldiak ikusleari gonbita egiten dio «nor garen, zer partekatzen dugun eta nola eraiki nahi dugun gure etorkizun kulturala» galdetzera. Hizkuntza artistikoak lagunduta, gogoetak landuko dira ikuspegi ireki eta inklusibo batetik. Kukai Dantza Taldearekin eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileekin batera izango da
Publicidad
Ekitaldian parte hartu zuten Iñaki Zabaleta, Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia; Maider Beloki, Iruñeko Udaleko Kultura zinegotzia; eta Javier Arakama, Nafarroako Gobernuko Euskarabidearen zuzendari-kudeatzailea. Era berean, ekitaldian babesa agertu du LABORAL Kutxako ordezkari Maitane Buenok.
Azaroaren 8koan formatua ere berria izango da, ikusleak ez baitira eserita egongo, zutik jarraituko dute ikuskizunaren garapena, oholtzako espazio ezberdinetan sortzen diren gune eta elkarrizketa-dinamika desberdinen artean mugituz. Publikoak berak esperientziaren parte bihurtzen du, mugimenduan, dantzan, hausnartzen eta hitz egiten. Sortzen diren konbinazio eta elkarrizketa singularrek emozioa eta jakin-mina pizten dituzte, eta, aldi berean, galdera berriak irekitzen dituzte identitatearen eta hizkuntzen inguruan.
Ikuskizunarekin batera hausnarketa kolektiborako saio gidatu bat egingo da, non bertaratutakoak artistekin batera euskararen, identitatearen eta aniztasunaren inguruan eztabaidatzeko aukera izango duen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión