Borrar
Nerea Ibarzabal, 2023ko txapel eta makilarekin. Maika Salguero

Nerea Ibarzabalek ez du kantatuko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Birritan txapeldun, ez da ariko irailaren 28an hasi eta abenduaren 20ko finalarekin amaituko den lehian

Jon Agirre

Donostia

Martes, 10 de junio 2025, 19:16

Antolakuntzak egitura aldaketa proposatzea bazen nahikoa albiste Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren berri emateko eta parte-hartzaileen zerrenda ikusita are gehiago, azken bietan (2021 eta 2023) txapela jantzi duen Nerea Ibarzabal Salegi ez baita irailaren 28an hasiko den lehian izango «arrazoi pertsonalak» direla-eta. Hamaika saioetarako sarrerak salgai dira jada www.bertsosarrerak.euswebgunean.

Finalaurrekoetan beste buelta bat eman dio Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, lehia bi itzulitara proposatuta. Hala, orain arte moduan, hiru fase izango dira: irailaren 28an hasita bot saio lehenik; ostean hiru saio finalaurrekoetako lehen itzulian eta bi gerora; azkenik, abenduaren 20an Bilboko Casillan finala. Berritasuna hau ere, azkenak Bilbo Arenan izan baitira.

Lehen fasean Urdulizen Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño), Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar), Izaro Bilbao Arostegi (Mungia), Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo) eta Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia) ariko dira; Lekeition Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo), Iker Uriarte Urrutia (Bermeo), Iruri Altzerreka Martinez (Garai), Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia), Lurdes Ondaro Mallea (Munitibar) eta Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño); Mungian Ander Ucelay Aristi (Artzentales), Imanol Uria Albizuri (Getxo), Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein), Maite Sarasola Isazelaia (Deustu, Bilbo), Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa) eta Unai Mendiburu Valor (Algorta); Galdakaon Araitz Katarain Mugarza (Mallabia), Asier Galarza Garai (Muxika), Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño), Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga), Irune Basagoiti Agirre (Ermua) eta Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela); Getxon Aitor Esteban Etxebarria (Otxandio), Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo), Janire Arrizabalaga Munduate (Gernika-Lumo), Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria (Ibarrangelu), Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia) eta Peio Molinuevo Martin (Arrigorriaga).

Horietatik saio bakoitzeko garaileak eta puntuazio hurrenkeraren arabera lehen 13ak sailkatuko dira finalaurrekoetara, non 2023ko txapelketako finalista izan eta izena eman duten Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio), Jone Uria Albizuri (Algorta), Oihana Bartra Arenas (Bilbo), Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo), Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango), Onintza Enbeita Maguregi (Muxika) eta Xabat Galletebeitia Abaroa (Lekeitio) batuko zaizkien.

Nerea Ibarzabal txapelduna faltako da, esan bezala, Eneko Abasolo Abarkas, 2023ko finalaurrekoetan izandakoa, ez baitu izena eman.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nerea Ibarzabalek ez du kantatuko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Nerea Ibarzabalek ez du kantatuko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan