

Secciones
Servicios
Destacamos
Iker Mendia
Miércoles, 12 de marzo 2025, 15:18
Euskal testuinguruko proiektu, eragile, eredu eta praktika artistikoak ezagutzeko Ryan Inouye eta Liz Park, Carnegie International arte garaikidearen nazioarteko erakusketaren komisarioak, Euskal Herrian izan dira egunotan. Besteak beste, Guggenheim museoa, Tabakalera, Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Azkuna Zentroa, Atoi, Bulegoa z/b eta Azala espazioko arduradunekin batzartu dira, eta bere interes artistikoekin bat egiten duten euskal artistekin elkartuko dira haien obra ezagutzeko.
Ipar Amerikako nazioarteko arte-mostrarik zaharrena da Carnegie International, Pittsburgheko Carnegie Museum of Art-ek lau urtean behin antolatzen duena, eta 59. edizioa 2026ko maiatzean hasiko da. Bisita Etxepare Euskal Institutuak 2019an martxan jarri zuen ZABAL programaren baitan izan da, azken urteotan São Pauloko biurtekokoak (2019 eta 2022an), Documenta Fifteenekoek (2020), Shanghaiko Biurtekokoak (2021 eta 2023), Veneziako Biurtekokoak (2022), Istanbulgo Biurtekokoak (2022), Art Jameel erakundekoak (2022) eta Sydneyko Biurtekokoak (2023) egin duten bezala.
Honek euskal sorkuntza garaikidearen nazioarteko proiekzioa bultzatu, euskal eta nazioarteko arte testuinguruen artean loturak sustatu eta nazioarteko arte erakusketa garrantzitsuenekin lankidetza ildoak garatzeko helburuz. Horretarako, Institutuak nazioarteko komisarioak, arte kritikariak edo eta museo zuzendariak gonbidatzen ditu euskal testuinguru artistikoa ezagutzera, harreman zuzenaren bitartez euskal artistekin elkarlana sustatzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
¿Por qué ya no vemos tantas mariposas en Cantabria?
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.