

Secciones
Servicios
Destacamos
Iker Mendia
Jueves, 10 de abril 2025, 15:49
Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak baditu jada txapelaren lehian ariko diren zazpi bertsolarien izenak. Martxoaren 31n Galdakaon hasi ostean lau kanporaketa lehiatu dira eta Aiala Irurtia (Arantzazu), Ekhi Zuluaga (Igorre), Enara Gallastegi (Dima), Iradi Barrenetxea (Artea), Jon Abasolo (Munitibar), Kelmene Abaitua (Berriz), Maddi Aurtenetxea (Zornotza) eta Naroa Iturrioz (Zornotza) ariko dira kantuan maiatzaren 31n Iurretako frontoian jokatuko den azken saioan.
Asteazken honetan izan zen laugarren eta azken kanporaketa Durangoko Kurutziaga Ikastolan. Aner Goikoetxea, Haizea Rotaetxea, Jon Abasolo, Maddi Aurtenetxe, Malen Ibarzabal, Maren Armendia eta Naroa Iturrioz gazteak izan ziren protagonista eta azken hau nagusitu zen, finalerako zuzeneko txartela lortuz.
Gai-emaile lanetan Ander Aldazabal aritu zen eta epaimahaia Garazi Mendoza, Beñat Romero eta Juanjo Respaldizak osatu zuten. Idazkari lanetan, berriz, Ander Elortegi aritu zen.
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa martxoaren 31n abiatu zen. Saio hartan Kelmene Abaitua nagusitu zen, Gordexolan antolatutako bigarrenean Enara Gallastegi gailendu zen eta Igorreko Lasarte aretoan izan zen hirugarrenean, Iradi Barrenetxea artearra izan zen puntu gehien batu zituen bertsolaria. Naroa Iturriozekin batera zuzeneko sailkapena lortu zuen eta besteek -Aiala Irurtia, Ekhi Zuluaga, Jon Abasolo eta Maddi Aurtenetxea- puntuazio bidez
Maiatzaren 31n Iurretako frontoian jokatuko da finala. Goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.