'Nagore' filma doan ikusteko aukera eskaini du Helena Tabernak

Helena Taberna eta Asun Casasola, Nagore Laffagen ama, filma aurkeztu zenean./EFE
Helena Taberna eta Asun Casasola, Nagore Laffagen ama, filma aurkeztu zenean. / EFE

Gazte irundarraren bortxaketa eta erailketaren 10. urteurrenean, zuzendariak nahi du «emanaldiak antolatzea» eta «Nagore edo La Manada bezalako kasuei buruzko elkarrizketak sortzea»

Ikus-entzunezkoan lan egiten duten emakumeen ikusgarritasuna areagotzeko sortu zen Hemen elkarteak, ohar baten bidez, jakinarazi du bazkide duten Helena Taberna zinegile altsasuarrak 'Nagore' dokumentalaren emanaldi eskubideak debalde eskainiko dituela 2018ko Sanferminetan. Proposamenaren helburu nagusiak dira «elkarte, emakume talde edo bestelako taldeek filmaren emanaldiak antolatzea» eta «Nagore edo La Manada bezalako kasuei buruzko elkarrizketak sortzea».

Hemen elkarteak, bazkidearen ekimena txalotzeaz eta babesteaz gain, filmaren emanaldia antolatu du Donostian. honen harira, Larunbat honetan, uztailak 7, arratsaldeko 19:00etan, Kutxa Kultur-en (Tabakalera, 4. Solairua) emango da 'Nagore' dokumentala, eta ondoren solasaldia izango da.

Nagore Laffage Casasola gaztea Diego Yllanes-ek bortxatu eta erail zuen 2008ko uztailaren 6tik 7ra bitarteko gauean Iruñako San Ferminetan. Taberna-ren filmak Nagore-ren erailketa aztertzen du, eta hau gaur egungo gizartean, batez ere festen testuinguruan, gertatzen diren antzeko hainbat kasu islatzen dituen istorio adierazgarria bihurtu da.

Filma uztailaren 6tik 17ra ikusi ahal izango da doan. Horretarako helbide bat (https://vimeo.com/191833250) eta horretan sartzeko pasahitza (Nag43985746) proposatu Helena Tabernak. Kartela, argazkiak eta bestelako dokumentazioa, berriz, hemen eskura daitezke.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos