Borrar
Saioa Alkaiza, txapela irabazi ostean. JOSU SANTESTEBAN

Nafarroako Bertsolaritza Txapelketa aurkeztu dute

Urriaren 7an hasiko da txapelketa, baina aurrez bi kanporaketa jokatuko dira, eta finala abenduaren 2an izango da

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 22 maiatza 2023, 12:19

Comenta

Urriaren 7an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, baina Bizkaikoan egin bezala, aurrekanporaketa saioak izango dira udaberrian zehar. Hala, txapelketan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda osatzeko bi aurrekanporaketa saio jokatuko dira maiatzaren 26an, ostiralean, Larraunen, eta hurrengoa ekainaren 2an, Etxaurin. Orotara 12 bertsolarik hartuko dute parte eta zazpik lortuko dute txartela: saioetako irabazleak, eta puntuazioaren araberako lehen bostak.

Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, txapelketako araudiaren arabera, azken ekitaldian parte hartu zuten bertsolariek bakarrik dute bermatuta txapelketarako txartela. Sekula parte hartu ez dutenek edota 2021ekoa baino lehenagoko edizioren batean parte hartutakoek, aldiz, aurrekanporaketa fasea jokatu beharko dute, txapelketara sailkatzeko. Saioak osatzeko, azken txapelketako azken hiru sailkatuak ere batu zaizkie horiei guztiei.

Larraungo saioa Gabari gune irekian izango da, 18:30ean, eta Beñat Astiz Isasik, Etxahun Azkarraga Fernandezek, Fernando Ziganda Urdanpilletak, Mintxo Astiz Goñik, Peio Ardaiz Galek eta Urko Gartzia Alemanek jokatuko dute; gai jartzailea Alaitz Rekondo Ferrero izango da.

Etxauriko saioa udaletxeko aretoan egingo da, 18:30ean, eta Ainara Ieregi Aranburu, Aitor Irastortza Arrizurieta, Bittori Elizalde Soto, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien, Eki Mateorena Zozaia eta Saats Karasatorre Martinez arituko dira; Ander Aranburu Arriola izango da gai jartzailea.

Gauzak horrela, 17 bertsolari dira dagoeneko urrian hasiko den txapelketarako sailkatuta daudenak, eta 12 aurrekanporaketak jokatuko dituztenak. Azken horietatik zazpik lortuko dute sailkapen txartela -saioetako irabazleak, eta puntuazioaren araberako lehen bostak-, eta beraz, 24 bertsolarirekin abiatuko da txapelketa urrian. Aimar Sagastibeltza, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza ariko dira epaile lanetan aurrekanporaketetan.

Aurrekanporaketa saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke (bost euroan arruntak, lau euroan bazkideenak eta hiru euroan 18 urtetik beherakoenak). Larraungo eta Etxauriko Udalak egitasmoaren laguntzaile dira.

Finala, abenduaren 2an

Azkenik, finala abenduaren 2an izango da. 2021eko ekimenean Saioa Alkaiza izan zen txapelduna finalean 995 puntu lortuta. Harekin izan ziren kantuan Eneko Lazkoz (992), Julio Soto (627,5), Joanes Ilarregi (596), Xabier Silveira (592,5), Xabat Ilarregi (582,5), Josu Sanjurjo (580,5) eta Eneko Fernández (573).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nafarroako Bertsolaritza Txapelketa aurkeztu dute

Nafarroako Bertsolaritza Txapelketa aurkeztu dute