Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lehenengo saioan Maialen Belarrak egin ditu gai-jartzaile lanak
Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen bi sailkatuak: Saats Karasatorre eta Julio Soto

Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen bi sailkatuak: Saats Karasatorre eta Julio Soto

Lehen fase honetako 24 hautagaietatik, 18k egingo dute aurrera. Datorren asteburuan, Iruritako Gizarte Bilgunean, Xabi Maia, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Patxi Castillo, Xabat Illarregi eta Endika Legarra ariko dira, hirugarren sailkatua izateko lehian

Martes, 12 de febrero 2019, 12:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren asteburuan, Iruritako Gizarte Bilgunean, izango da Nafarroako txapelketako hurrengo saioa. Han ariko dira Xabi Maia, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Patxi Castillo, Xabat Illarregi eta Endika Legarra, Zigor Gartzia 'Zian' gai-jartzailearen aginduetara. Lehenengo bi saioetan gailendu dira Saats Karasatorre eta Julio Soto.

Atarrabian jokatuko den finalaurrekorako lehen txartela lortu du Saats Karasatorre Etxarri Aranazko bertsolariak, Tuteran lehengo larunbatean egindako lehen final-laurdenean. Bigarren txartela Julio Sotok eskuratu du, igandean Urdazubiko saioan egindako lan onari esker. Lehen fase honetako 24 hautagaietatik, 18k egingo dute aurrera.

Martxoaren 3an Atarrabian jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu du Karasatorrek 253,5 punturekin, eta haren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Alazne Untxalo, Aimar Karrika, Eneko Fernandez, Joana Ziganda eta Mikel Lasarte. Bostek gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute, hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Maialen Belarrak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile, berriz, Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu dira.

Igandean Urdazubiko Kultur Etxean izan du segida Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Han aritu dira Julio Soto, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Iban Garro, Irati Majuelo eta Sahats Aleman, Ainhoa Larretxeak gidatutako saioan.

Bigarren final-laurdenean lagundu dituzte bertsolariak 130 zale inguruk. Epaile lanetan, berriz, Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu dira. Saio puntuagarriaren ostean, Julio Sotok eskuratu du puntu gehien, 265 guztira, eta hortaz, finalaurrekorako sailkatu da egungo txapeldun nafarra. Haren atzetik geratu dira Iker Gorosterrazu, Saioa Alkaiza, Iban Garro, Irati Majuelo eta Sahats Aleman. Bost bertsolariek, esan bezala, gainontzeko final-laurdenetako puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko.

Datorren asteburuan, Iruritako Gizarte Bilgunean, izango da Nafarroako txapelketako hurrengo saioa. Han ariko dira Xabi Maia, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Patxi Castillo, Xabat Illarregi eta Endika Legarra, Zigor Gartzia 'Zian' gai-jartzailearen aginduetara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios