Borrar

Zuzeneko proiektuaren bigarren alea aurkeztu du Mugan taldeak

Lehen diskoan Idoia Asurmendirekin grabatutako 'Zenbat Zubi, Hainbat Zauri' kantuaren bertsioa eskegi dute

J. A.

Martes, 27 de mayo 2025, 16:15

Aleka-aleka, Mugan taldea pasa den otsailaren 28an Añorgako antzokian grabatutako emanaldiaren pistak ematen ari da. Bai sareetan zein YouTubeko kanalean ari dira, azkena Idoia Asurmendirekin batera grabatutako 'Zenbat Zubi, Hainbat Zauri' kantuaren bertsioa. Duela egun gutxi aurkeztu zuten lehena, 'Aurrera Ez Den Alde Batera' kantuaren zuzeneko bertsioa, eta ez da azkena izango. Bigarren diskoa aipatu baitute.

«Urteetan zehar kontzertuz-kontzertu eraldatutako abestiak, gaur egunera ekartzeko modu bat. Formatu berezi bat, kantu sorta bat eta jendearen gertutasuna. Dena, inoiz baino gehiago. Zalantzaren aurrean, kontzertu bat galerari», esan zuten. Ildo horretan, Idoia Asurmendiren kolaborazioarekin lehen diskoko kantuari zentzu berria eman nahi izan diote.

Mugan talde donostiarra 2017an abiatu zen Pablo Zurutuzaren abeslari eta gitarristaren eskutik eta idatzitako lehen kantuak Joseba Pastorri erakutsi ostean hau batu zen baxu elektrikoarekin. Biek abesti gehiago idatzi zituzten, 2018an Enara Rodriguez (pianoa) eta Markos Murua (tronboia) sartu ziren taldera eta geroago heldu ziren Eneritz Genua (biolina), Garazi Aranburu (ahotsa) eta Ander Murua (perkusioa). Lehen kontzertua, aldiz, ez zen 2019ko urrira arte heldu.

2020an aurkeztu zuten 'Udabiberri' izeneko lehen single-a, 2021ean 'Kalean' deituriko bigarrena eta 2022ko maiatzean heldu zen 'Bizirik ez bagaude' (Autoekoizpena) estreinako diskoa, «sentitzeko beharraren aldarrikapen bat da. Norberaren egia eta kanpokoaren arteko talkak sortzen duenaren inguruko hausnarketa», kideek aurkezpenean azaldu bezala.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuzeneko proiektuaren bigarren alea aurkeztu du Mugan taldeak

Zuzeneko proiektuaren bigarren alea aurkeztu du Mugan taldeak