Borrar
Nakar, Rüdiger, Toc eta Mikel Azpiroz, 'Artistas en Ruta'-ren 2024ko deialdian parte hartu duten lau talde.
Zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko deialdia
AIEnRUTa-Artistas programa

Zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko deialdia

AIEnRUTa-Artistas programak martxoaren 14a arte jasoko ditu hautagaitzak

I. M.

Martes, 18 de febrero 2025, 14:25

Zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko AIEnRUTa-Artistas programak deialdi berria aurkeztu du eta martxoaren 14a arte hautagaitzak aurkez daitezke. Bertan parte hartuta, 2025eko irailetik abendura Espainiako zuzeneko musika aretoetan antolatuko den emanaldi-zirkuituan parte hartzeko aukera izango da. Urtean bi deialdi egiten dira, bat seihilekoko, eta Etxeparek babesten ditu. Zehazki, azken deialdian izena eman zuten Nakar, Rüdiger, Toc eta Mikel Azpiroz biran dabiltza asteotan.

Nakar donostiarrak Oviedon izango dira La Lata de Zinc aetoan martxoaren 14an eta Madriden, Café La Palman, ekainaren 20an. Postpunketik abiatzen den taldea bada ere, estilo aniztasuna dute ezaugarri nagusietako bat, letren indarra eta oihartzuna bezala. Jone Laspiur, Andoni Olaetxea, Jokin Azpiazu eta Xalba Ramirezek elektronika, hiperpop, Spoken Word-a tartekatzen dituzte gitarra, sintetizadore eta ahotsarekin. Zuzeneko indartsua dute.

Lau zuzeneko izango ditu Rüdiger-ek lehen diskoa, 'Before it´s vanished', aurkezteko. Santiago de Compostelan estreinatuko da apirilaren 26an eta maiatzean hiru egunetan, 22tik 24ra, bete hainbeste emanaldi izango ditu: Madrid, León eta Zamora.

TOC mungiarrak ibilbide luzeagoa dute musikaren industrian. Rock taldeek oholtzak utzi dituzten azken urteotan eszenako erreferente bihurtu dira. Pasa den urtarrilean Logrñon egon ostean, maiatzaren 17an Zaragozako Z Aretoan izango dira.

Mikel Azpiroz, azkenik, Lugon, Santiago de Compostelan, Santa Cruz de Tenerifen, Madriden (21 distritos taldearekin kolaborazioan) eta Sorian izango da. Elkarlana da haren musika ulertzeko modua definitzeko era bat, baita ikuspegi zabala ere. Izan er, kontserbatorioko musika klasikoko ikasketak eginda, segituan jo zuen musika modernora eta karrera egin du hainbat alorretan -interprete, konpositore, soinu-ingeniari eta ekoizle-, baita bakarrik pianoan zein taldean, Elkano Browning Cream edo beste artista askorekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuzeneko musika sustatzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko deialdia