Borrar
Zuriñe Hidalgo, sareetan mezuarekin batera elkarbanatu duen irudietako batean. @zurihidalgo
Zuriñe Hidalgok musikara itzultzeko intentzioa iragarri du: «Loratzea aurten» izango da

Zuriñe Hidalgok musikara itzultzeko intentzioa iragarri du: «Loratzea aurten» izango da

Hesian taldeko abeslari edo ETBko aurkezle izandakoak sare sozialetan zabaldutako testuan jakinarazi du erabakia

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 3 de febrero 2025, 15:01

Musikaren lehen lerroan urte luzez protagonista izan zen Zuriñe Hidalgok (Gasteiz, 1990) 2021eko urtarrilean «atseden musikala» hartzea erabaki zuen. Orduan Hesian taldeko abeslaria zen, eta ETBko zenbait saiotako aurkezle ere. Geroago adierazi zuen bezala «distantzia eta perspektiba» behar zituela nabaritu zuen, «geratu, barrukoak entzun, sentitu eta errespetatu» nahi zuela. Igande arratsalde-gauean sareetan jarraitzaileekin elkarbanatu duen bezala «loratzea aurten» helduko da. «Prest nago», dio zabaldutako eskutitzak.

Ohi bezala, barru-barrutik idatzitako testuan aro honetan bizi izan duena xehatzen du. «Eta ikasitakoak asko direnez, eta zaila bada ere, inoiz baino gehiago bide hau nire erara egiten saiatuko naiz, bizitzako beste esparru batzuetan egiten saiatu naizen bezala», dio, besteak beste. Idatziak dioenez, azkenaldian «zauriaz, doluaz, minaz...» hitz egiten zuten kantuak entzuteak «hausnartzera» eraman zuen. «'Musikarekin' gertatu zaidanaren inguruan hitz egiten zutela sentitzen nuen». Berau, noski, hitzaren zentzu zabalenean ulertuta: «industria, botere harremanak, autoexijentzia, lehiakortasuna, traizioa, biolentzia», etab.

Karaoke antzekoa zen 'Betimu' karabaneko kide, 'Betizu' telebista-saioko aurkezle edota Hesian taldeko abeslari, urte luzez figura oso publikoa izan zen Hidalgo. Ostean, hilekoaren arloa sakonki jorratu eta emakumeen ahalduntzea landu eta sustatzea helburua dituen 'Enraizadas' proiektua sortu zuen.

Lau urte hauetan, noski, musika ez du inoiz erabat baztertu gasteiztarrak. 2021eko erabakiak, «guztiz kontziente eta deliberatua» izan zena, «espiraletik atera» eta bere buruarekin «zintzoa eta koherentea» izatea zuen helburu. Bidean, Hidalgok sareetan kontatu zuen bezala, hainbat eskaintza jaso zituen baina uko egin zien «nire desioak guztiz errespetatu eta lehenetsi ditudalako, eta ez nuelako sentitzen ez nituen baiezko gehiagorik eman nahi». Hala azaldu zuen 2023ko testuan.

Salbuespen bakarra 'Imanol' dokumentalean kantatzeko proposamena izan zen, «musikari zoragarrien eskutik, asko maite dudan kanta interpretatzeko aukera paregabea». Kantua, zehazki, 'Mendian Gora' izan zen Joseba Senperena eta Thierry Biscaryrekin batera

Abeslari bezala musikan izandako ibilbideaz gain, Hidalgo hainbatetan EITBko programa eta saio bereziren aurpegi izan da, besteak beste 'Bago!az' eta, azkena, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolarekin batera gidatutako 'Vikingak'. Hiru protagonistek Euskal Herriko txoko ezberdinak zeharkatu zituzten autokarabana batean, abentura ezberdinak bizitzen dituzten bitartean.

Era berean, haurrentzat bideratutako ETB3ko '3txulo' saioko partaide Xbel-en paperean 2ttor (Iker Galartza), 4ra (Amancay Gaztañaga), Gorritxo, Sasi eta Lainorekin batera. Orduko hartan «kantatzea, margotzea eta artearekin zerikusia duen edozer maite» zuen bere pertsonaiak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuriñe Hidalgok musikara itzultzeko intentzioa iragarri du: «Loratzea aurten» izango da