Zortzi kanta Mugan zazpikotearen lehen diskoan
Talde donostiarrak 'Bizirik Ez Bagaude' argitaratu du, eta zuzeneko aurkezpenei ekin die
Viernes, 3 de junio 2022, 15:31
Aste honetantxe argitaratu duten 'Bizirik Ez Bagaude' diskoarekin plazaratu da Mugan talde donostiarra. Zazpikotearen lehen diskoak zortzi kanta ditu (berez, zazpi eta plus bat), horien artean iazko udazkenean aurrerapen gisa zabaldu zuten 'Pangea', eta zabaldu duten oharraren arabera «rocka eta poparen nahasketatik haratago doazen doinuak» bildu dituzte. Abestien hitzei dagokienez, «sentitzeko beharraren aldarrikapena» dira, «norberaren egia eta kanpokoaren arteko talkak sortzen duenaren inguruko hausnarketa.» Hain zuzen ere, »bizirik egoteko, sentitzeari beldurra galdu behar diogula« diote, eta sentimendu horrexek egituratzen ditu kantak.
Publicidad
Taldea osatzen duten musikari gazteak 2017an hasi ziren kantak sortzen, eta handik bi urtera eman zituzten lehen kontzertuak, harik eta 2020an pandemiak bat-batean geldiarazi zuen bide hasiberria. Aurkezpen gisa, 'Udabiberri' kanta aurkeztu zuten urte hartan, eta hurrengoa, 2021ean, Kutxa Kultur Musika ekimenerako hautatuak izan ziren, 'Pangea' argitaratzeaz gain hainbat kontzertu eskainiz Euskal Herrian barrena. 'Bizirik Ez Bagaude' ostiral honetan Donostian aurkeztu ondoren, herriz herri ariko dira, zuzenekoak eskaintzen.
Zehaztu dutenez, Abestiak MIK Estudioan ekoiztu, grabatu, eta nahastu dira Maikelen eskutik, ekoizpenean Mikel Irazokiren laguntza izanik. Estanis Elorza (Dr Master) izan da masterizazioan lan egin duena, eta zenbait abestitan Idoia Asurmendi, Asier Beramendi eta Jonxa Oiartzabal musikarien ekarpenak ere izan dituzte. Diseinuari dagokionez, ideia eta marrazkiak Alex A. Aranbururenak dira. Digitalizazioa eta konposizio estetikoa, berriz, Ganbara Diseinuak taldearen eskutik iritsi dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión