

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Martes, 1 de abril 2025, 13:10
Lehenik 'Azken Oroigarria' izan zen eta jarrain heldu zen 'Arrakasta', Eskafandra taldearen aurkezpeneko lehen bi pausoak. Orain heldu da iraunpen luzeko lanaren hirugarren aurrerapen kantua, lanaren izen berekoa: 'Eskafandra'.
Single honetan erritmo lasai eta pisutsuagoak somatzen dira. «Gune abisalean argi izpirik ez da sartzen eta berton sortzen diren melodia ilunenetatik ur azaleko doinu argiagoetara igotzeko ahalagein bat somatzen da. Izan ere, gaur egungo gizartean ezartzen zaizkigun zorionasunerako bide arrotz eta inposatuen existentziaz jabetu eta berauei bizkarra emateko ahalegin bat bezala laburtu daiteke abestiaren funtsa», azaldu dute.
Oraingoan ere abestia bideo musikatu batekin plazaratuko da, Beñat Goiaren gidaritzapean. Bideoa FANDRO izeneko pertsonaia baten inguruan mugitzen da. Eskafandra buzoa daraman izakia, alienatua sentitzen da; gizartearen barruan ez du enkajatzen, desberdina sentitzen da. Hori dela eta, gaur egun modan dauden tendentziak imitatuko ditu gizartean onartua izateko baina geroz eta gehiago saiatu hau lortzen, geroz eta urrunago egongo da bere helburua lortzeaz. Azkenik, hiri arrotz eta kaotikoan bere tokia aurkituko du.
Eskafandra taldea Joseba Iturraspe (McONak) eta Iban Martinen elkarlanetik sortutako egitasmoa da. Hasiera batean, Josebak McOnaken ertzetatik haratago zihoazen doinuetan mugildu nahian, landuta zeuzkan zenbait ideiari forma ematen laguntzeko eskatu zion Ibani eta honek abestiak ekoizteaz gain, taldeko gitarrajole izateko ardura hartu zuen. Ondoren osotu zen formazioa Maren (Bateria), Sergio (teklatuak) eta Xabirekin (baxua).
10 abestiz osatutako taldearen lehen lanak 2025-ean ikusiko du argia. Estilo aldetik, pop-aren inguruan mugitzen diren abestiek osotzen dute diskoa. Momentuka ilun eta momentuka dantzagarri. Itsasoa presente dagoen elementu bat da, baina ikuspegi erromantikoetatik haratago gune abisaleraino jeistera gonbidatuko gaitu Eskafandrak. Kanpora begira egindako salaketez gain, barnera begirako hausnarketak, autokritika eta kontraesanak aurkitu ditugu urazpiko bidaia honetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.