Secciones
Servicios
Destacamos
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Martes, 10 de septiembre 2019, 13:08
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
'Kontzertua & Proiekzioa. Ikus-entzunezko gozamena' izeneko ekimenari esker, aurten zazpigarrenez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera antolatutako emanaldia irailaren 21ean emango da, larunbata, 12etan, belodromoan (Anoeta pasealekua, 14. Sarrera librea gunea bete arte). Lehen mailako ekitaldi baten beste edizio berri bat dugu, alegia, Donostiako 67. Zinemaldian eskainiko den egitarau oparoaren baitan aurreikusia.
Juan José Ocón izango da oraingoan kontzertuaren zuzendaria, aurreko urteetako Fernando Velazquezen lekukoa hartuz, eta, guztira, ia 2.700 jesarleku bete ahal izango dira belodromoan, Zinemaldiaren gunerik arrakastatsuena bilakatu den horretan, hain zuzen ere. Donostiar kirol gunea kultur uztartzaile bilakatuko zaigu aurten ere, zine eta banda sonoroak bateratuz.
Ohi bezala, irailaren 21eko ekitaldi honetara joateko gonbidapena behar-beharrezkoa da, baina badago berau hartzerik Zinemaldiaren informazio guneetan, irailaren 14tik 20ra: Kursaal gunean eta Okendo Plazan, batetik, eta, Donostia Turismo bulegoan, bestetik (astelehenetik larunbatera 9etatik 20etara, eta igandean 10etatik 19etara, hurrenez hurren).
Aurkezpen prentsaurrekoa Zinemaldiak Tabakalera gunean duen egoitzan aditzera eman dute erantzuleek irailaren 10ean. Bertan esandakoaren arabera, hauexek dira kontzertuan entzungai izango diren doinuak: 'Nodo. Noticiarios y documentales', Manuel Paradaren musika; 'Los últimos de Filipinas', Antonio Román zuzendariarena eta Prada beraren banda sonoroa; Aitor Arregi eta Jon Garañoren 'Handia', eta Paul Urkijoren 'Errementari', biak Pascal Gaigneren musikadunak; Ángel Alonsoren Elcano, munduari lehen bira pelikularen musika, Joseba Beristainena; Ignacio Ferrerasen Arrugas eta Nani Garcíaren banda sonoroa; eta La gran aventura de los Lunnis y el libro mágico, Juan Pablo Buscariniren errealizazioarekin, Vanessa Gardek musikatua.
Programazioaren erantzuleek, denera, musikagileen eskarmentua eta ibilbidea ikusita, kalitatezko eskaintza anitz gisa ikusten duten aukera, non etxeko gazteenei zuzendutako keinuak azpimarragarri diren.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren presentzia Zinemaldian azpimarratzekoa da. SGAE Fundazioarekin batera kontzertu eredu hau sustatu ezezik, azken urteotan berorren eragina Zinemaldia beraren Ofizial Atalera ere luzatu da. Fernando Velázquezen eskutik aurten arte, 2012an ekin zioten, Velázquez eta Orkestraren hartueman emankorrak Bayonaren 'Lo imposible' filmaren banda sonoaren zuzeneko estreinu hutsa ahalbidetu zutenean, Ofizial Atalaren aurkezpenean bat eginez. Emanaldi hark Zinemaldira Orkestra Sinfonikoaren itzulera suposatu zuen eta geroztik jarraian zazpi aldiz gauzatu da, dagoeneko, ideia bera.
Donostiako 67. Zinemaldiaren baitan antolatua izan den ekimen berri hau programa nagusiaren barnean irailaren 20tik 28ra garatuko diren abaguneen artekoa da. Helburua, aurreko edizioetan bezala, Estatuan egiten den zineari bultzada ematea da, zinemaldia beraren proiekzioa sustatzea eta Gipuzkoako hiriburuaren hitzordura joaterik ez duten ikusleei ekimena gerturatzea.
SGAE Fundazioak hainbat ekimen burutzen ditu urtero Donostiako Zinemaldia ardatz. Adibidez, Madrilgo Berlanga Aretoan, irailaren 9tik urriaren 15era (Andrés Mellado kalea, 53. Sarrera: 3 euro), azken urteotan Made in Spain atalean parte-hartu duten filmen selekzio bat eskainiko da. Aurten Donostiako Zinemaldian erakutsitako esapiniar luzemetraien proiekzioa ematen dela jarraiko zazpigarren urtea da, kasu honetan ere.
2012az geroztik dihardu SGAE Fundazioak Made in Spain atal ez lehiakor honen antolakuntzan, urteko espainiar zinemagintzari leiho bat zabalduz, bertan estreinatuak izan diren edo ez diren ekoizpenekin, eta, guztira, Zinemaldiari esker nazioarteko islada zabala duten filmak ageriz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.