Zimiko Punk jaialdia Beran

Zimiko Punk jaialdiaren afixa./Zimiko Punk
Zimiko Punk jaialdiaren afixa. / Zimiko Punk

Modus, Ufestuek eta Txemak Analcore taldeek joko dute

EL DIARIO VASCO

Kataku, Berako herri ostatuan, ospatuko da maiatzaren 4ean.

Aurreko urtean indartsu itzuli zen jaialdia, eskaintza anitza aurkeztuz: Jon Iraundegiren argazkien erakusketa, bazkari herrikoia, punk-jolasak... Talde mordoa egon zen ere -Sasikumeak, Fraktura, Arakaiko eta Hexen, besteak beste- eta, Katakuz gain, Ikuilu eta Bidaxka ostatuek ere antolatzaile gisa parte hartu zuten.

Oraingo honetan, formatu txikiago bat iragarri dute: Txemak Analcore donostiarrak, Baztango Ufestuek eta Modus lesakarrak dira kontzertuak eskainiko dituzten taldeak, eta jarduera guztiak Kataku ostatuan bertan egingo dira.