Xabi Bandini eta EKIZAren kontzertua larunbatean DOKA aretoan

Xabier Bandiniren promozio argazkia./xabibandini.eus
Xabier Bandiniren promozio argazkia. / xabibandini.eus

Apirilaren 27an, 20:00etan, bi kantugileek kontzertua eskainiko dute Donostiako Kafe Antzokian

EL DIARIO VASCO

Larunbat honetan, hilak 27, arratsaldeko zortzietan kontzertua eskainiko dute Xabi Bandini eta Jurgi Ekiza kantugile eta abeslariak Donostiako Kafe Antzokian. Aldez aurreko sarrerak 10 eurotan eskura daitezke; bertan, leihatilan, 12 eurotan.

2018 amaieran kaleratutako 'Begibakar' izeneko diska aurkezten dabil Bandini. Bertan, Begibakar deritzonaren istorioa kontatzen da, hiru ataletan zatituta. «Begibakar, gizaki eta piztiaren arteko mugan dago, giza erretratua eta bisontearen artean. Gizakiaren pasio eta bisontearen traszendentziaren arteko transmutazio bat aurkitu dezakegu azala gelaren paretetan itsasten denean, izaera iraunkorra hartzen duenean alegia. Eta leiho bakarra dauka gelak barrura eta kanpora begiratzeko. Bisonte begia. Begi bakarra. Izugarria edo xamurra izan daiteke ikusten dena, baina begiak ez du epaitzen, begiratzen du soilik.»

Ekizak, berriz, 'Primaderaren Bila Tour' birarekin estatu guztian zehar bederatzi kontzertu eskaini ditu martxoan. Willis Drummond taldeko abeslari eta gitarjole gisa eman zen ezagutzera, eta 2015 urtean bakarkako lehen lana argitaratu zuen, bH036-LP.

Diska plazaratu zuenean, Inaxio Esnaola kazetariak hurrengoa idatzi zuen Berria egunkarian: «bakardadetik aurkeztu duena iluna da, erraietatik emana. Bere hitzez kontatua eta ahotsez kantatua. Jurgi Ekiza bakarlari izatera ausartu da, barruko lohia askatzeko. Willis Drummond taldearen buru egindako bidea ez du baztertu, baino itxaronaldian gordeak zituen abestiak grabatu eta aurkezteko unea zela ikusi zuen. Baionako musikariak azpimarratu duenez, istant baten emaitza da bere bakarkako lehen diskoa. Istant beltz eta gordinen bilduma. Anari Alberdik promozio orrian dioen bezala, benetakoegia da.»