Urgente Norris acaba con el reinado de Verstappen
Istorio futurista eta apokaliptiko samarra kontatzen du hiru kide berri dituen Keroaren disko berriak.

20. urteurrena ospatu ostean, bueltan da Kerobia

Iruñeko Zentral arretoan aurkeztuko du datorren ostiralean disko berria, 'HILAK'

Sábado, 2 de abril 2022, 16:55

Iaz, 20. urteurrena ospatzeko elkartu ziren Kerobia taldeko kideak, eta itxuraz jotzen jarraitzeko gogoa piztu zitzaien, disko berri batekin baitatoz bueltan, 'HILAK' albumarekin. Datoren ostiralean aurkeztuko dute Iruñeko Zentralen. Salgai daude jada sarrerak aretoko webgunean. Ohar baten bidez aurreratu dutenez, disko honek «zortzi abestiren bidez taldeak etorkizun baten bila Lurretik irten ziren misioetako tripulatzaileen istorioa kontatzen du». Bere estiloari eutsi dio bete-betean taldeak, letra gordinak eta samurrak zein «soinu urratzaile edo harmonikoak» tartekatuz, entzuleengana iristeko gaitasun handiz betiere.

Publicidad

Itzuleraren berri emateko zabaldu duten oharrean diotenez, «aurten gauza asko gertatu zaizkigu. Kerobiaren 20 urteen ospakizunean, handitu nahi izan dugun metxa bat piztu zen. 'Konstelazioa' albumaren eta eman ditugun emanaldien ondoren, Kerobiak aurrera jarraitzen du eta lan berria aurkezten dugu, 'HILAK'. Gainera lagun berriekin jarraituko dugu taldean. Mikel Zorrillak, Ruben Matillak eta Mikel Isabak, Eneko Requetibate, Lur Larraza eta Carlos Colinari eman diete lekukoa. Kerobiak ez du bide berri bat hasten, urte asko daramana jarraitzen du, baina esan ohi dugun bezala, inoiz ez zaizkigu bide zuzenak gustatu, edo hobe esanda, «beti gorroto izan genituen norabide zuzenak». Xabi Bandinik jarraitzen du kitarra eta ahotsarekin, eta Alberto Isabak baxua, mandolina, akordeoia eta xilofonoa jotzen.

Istorio bat kontatzen duen diskoa

Diskoak istorio futurista eta apokaliptiko samarra kontatzen du. Lurrak, hain zuzen, berea egin du eta birsortzen ari da, Antartika delarik kontinente bizigarri bakarra. Gizateria, alegia, metal puztuzko globoen barruan dabil eguzki sistema osoan zehar, eta horrela joan dira ordena berri moduko bat sortzen, askotarikoa. Batzuk komunitateak osatu dituzte, beste batzuk isolatu egin dira, geratzen dira Lurrean bizi izan ziren gizarteen itxura mantentzen duten espazio-globoak...

Diskoak Europa, Entzelado edo Titanen dauden globoetan biziraun duten pertsonen istorioak kontatzen ditu. Baita eguzki sistematik kanpo, beste berririk eman gabe, abiatu zirenena ere. Lehenengo atala Neptunoren grabitate indarrak harrapatutako globotik jasotako mezu batekin hasten da: Ba al dago inor hor? Kerobiak dioenez, «konbate grabitatorioa hasi da».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad