Borrar
30 urte ospatu eta «zorra kitatzeko» edizio berria
Gari

30 urte ospatu eta «zorra kitatzeko» edizio berria

Bakarkako bideari hasiera emateko 1995ean Garik kaleratutako LPa berriro grabatu du musikariak

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 9 de abril 2025, 17:18

'Amets', 'Egun finlandiar bat', 'Bidegurutzean' edo 'Apar urrunak' aipatuta askok lotuko dute zuzenean Gari musikariarekin. Ez zen halamoduzko lana izan, aro bat markatu baitute kantuek, eta artistak berak ere azpimarratu izan du haren garrantzia. Hainbeste non 1995eko lan harekin «zor bat zuela» askotan pentsatu duen. Orain, urteurren berezia baliatuta eta kitatze aldera, edizio berria plazaratu du. «Sendagarria izan da», onartu du.

Hamarkadatik gora Hertzainaken aurpegi eta hotsa izan ostean, bakarkako bidea abiatzeko modua izan zen 'Gari' hura. Aitor Ariñoren eskutik Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu zuen Victor Celada (bateria), Fran Iturbe (gitarra) eta Mikel Irazoki (baxua) musikariek lagunduta. Rock-a «bizkarrezur» izanda, noski.

Edizio berriaren nahasketak eta masterra Víctor Sánchezek egin ditu, Adunako Elkar estudioetan. Gorka Salmeronek (Zum argazkiak) egin zuen jatorrizko argazki-sesioa ere berreskuratzeko aukera izan dugu, eta orduko irudi batzuk, orain arte argitaragabeak zirenak, diseinu berrian integratu ditu Juanma Aramendik.

Ez dira berritasun bakarrak. Izan ere, Garik ahotsak berriz ere grabatu ditu jatorrizko pisten gainean. Halaber, Miguel Moyanok gitarra gehitu dio zeinbat kantari. Gainerako guztia, berriz, jatorrizko grabazioari dagokio.

Berreskuratutako lana zuzenean entzuteko aukerak ere izango dira, oraingoz bi: estreinakoa Legazpiko Latxartegi Aretoan maiatzaren 9an eta aste-bukaera berean, 11n, Tolosako Bonberenean. Hilabete berezia osatuko du, oraingoan taldearen laguntzaz Gari&Maldanbera bezala maiatzaren 29an Miramar Gauak baitan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 30 urte ospatu eta «zorra kitatzeko» edizio berria