Urko, 2016ko Euskal Jaietan, Bilboko Udal Musika Bandarekin. sara santos

'Urko herrikoi' Arriaga antzokira helduko da datorren astean

Bere kantarik ezagunenak Bilboko Udal Musika Bandak lagunduta abestuko ditu, despedida kutsua duen kontzertuan

m. imaz

Jueves, 19 de mayo 2022, 14:09

Arriaga antzokiak oso emanaldi berezia hartuko du datorren astean: Joxean Larrañaga 'Urko' abeslari donostiarrak bere abestiak eta beste hainbat kantu herrikoi eskainiko ditu bertan, Bilboko Udal Musika Bandak lagunduta, Jose R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean. Javier Perez de Azpeitia piano-jotzaile, musika-zuzendari eta Musikeneko piano-irakasleak eta Lerman Nieve kontrabaxu-jotzaileak ere hartuko dute parte kontzertuan.

Publicidad

Honezkero ibilbide luzea du Arriaga antzokian hilaren 26an, 19:30ean aurkeztuko den proiektuak. Esan liteke 'Urko herrikoi' proiektuak kantariak eta Bilboko Udal Musika Bandak 2016ko Euskal Jaietan Donostian eskaini zuten kontzertuan duela jatorria. Ordurako bazeramatzan 40 urte kantagintzan eta kanta herrikoiak biziberritzen, eta esanguratsuenak betikotu egin nahi zituen 60 musikariren laguntza edukitzeak ematen duen kalitatearekin. Kontzertu hura, zenbait hilabeteren buruan, CDa eta DVDa bildu zituen argitalpen batean betikotu zuen. Zuzenean bizirik jarraitu du proiektuak, baina, zenbait musika bandarekin partekatu baitu datorren ostegunean egitasmoaren jatorrian dagoen Bilbokoarekin errepikatuko duen esperientzia.

Beste disko bat ekarri zuen iaz Urkok, despedida kutsua zuena. Bertan jaso zuen urtarrilean Donostiako Victoria Eugenian emandako kontzertua, 50 urteko ibilbidean sortutako abestien artean ezezagunenak direnei eskainia, nahiz eta kultura herrikoiaren zati izatera eraman dutenei ere eman zien tokia. Agurra iragarri zuen orduko hartan, eta esan zuen agian eskainiko zuela beste kontzerturen bat, seguruenik Bilbon. Datorren astekoa ote?

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad