Ukrainaren aldeko opera solidarioa, 'streaming' bidez
'Chornobyldorf' BBK OFF jaialdiaren baitan emango apirilaren 7an, nahiz eta egungo egoerak eragotzi duen artistak Euskal Herrira etortzea
Jueves, 31 de marzo 2022, 13:18
'Chornobyldorf' Ukrainaren aldeko opera solidarioa izango da ikusgai BBK OFF jaialdiaren baitan apirilaren 7an. Bilboko BBK Salak 'streaming' bidez emango du obra, eta txarteldegian biltzen den diru guztia emango zaio obrako talde artistikoari, gaur egun Ukrainan bertan baitago.
Publicidad
BBK-ko iturriek jakinarazi dutenez, hasieran, opera aretoan ematea pentsatuta zegoen, baina Ukrainaren egungo egoerak eragotzi egin du artistak etortzea. Hori dela eta, BBK OFF jaialdiak pantaila handian emango du opera.
Bada, 'Chornobyldorf' apirilaren 7an proiektatuko da, 19:30ean, BBK Salan, Ikuseearte enpresaren laguntzarekin. Sarrerak 8 eurotan daude salgai, eta bildutako dirua operako talde artistikoari bidaliko zaio. Opera ukraineraz proiektatuko da, ingelesezko azpitituluekin, eta Bilboko proiekzioa obraren Europako estreinaldia izango da.
'Chornobyldorf' «opera arkeologikoa» da, World Theatre Now Competition-eko top 6aren barruan dagoena. Roman Grygoriv eta Illia Razumeiko konpositoreen zuzendaritza musikal eta artistikoarekin, eszenatoki apokaliptiko izugarri batean kokatzen da, non zenbait hondamenditatik bizirik ateratakoak post-gizarte batean topatzen diren.
Proiekzioaren aurretik, aretoan bildutako ikusleen eta operaren sortzaileen arteko topaketa egingo da. Gaur egun, 'Chornobyldorf' obraren talde artistikoa Ukrainako hainbat lekutan dago, besteak beste, Odessan eta Kieven. Handik, Olga Didtel ekoizleak gogorarazi du operaren ekoizpena eta errealizazioa pandemia garaian egin zutela, aurrekontu oso txikiarekin eta talde txikiekin, egoerak ezarritako murrizketekin laneginez.
Publicidad
Bere herrialdearen egungo egoerari dagokionez, Illia Razumeiko operaren egileak adierazi duenez, «Gernikan gertatu zena Mariupolen gertatzen ari denarekin aldera daitekee». Evgen Bal aktore, konpositore, musikari eta eszenografoak gaineratu duenez, «egoera honetan ere garrantzitsua da gure kultura babestea, gure nortasuna baita».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión