Uda ixteko Rüdiger, Izaki Gardenak, Bea Asurmendi eta Sukena Tolosan
Kultura Plazara jaialdiaren baitan izango dira ostiral eta larunbat Zumardiaundian
J. Agirre
Osteguna, 11 iraila 2025, 17:43
Uda oraindik amaitu ez bada, aste-bukaera honetan itxiko du urtaroko programazioa Tolosan Kultura Plazara jaialdiak. Zumardiaundian egingo da berriro ere, eta dantza, musika, sorkuntza eta gastronomia uztartuko ditu. Ostiral honetan NODE taldearen dantza-ikuskizuna, eta Rüdiger eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuak izango dira; bihar larunbata, berriz, Bea Asurmendi eta Sukena arituko dira.
Kontzertua
-
Ostirala: Node (19:30), Rüdiger (20:00) eta Izaki Gardenak (22:00).
-
Larunbata: Bea Asurmendi (20:00) eta Sukena (22:00).
-
Lekua: Zumardiaundia (Tolosa).
Bateria utzi eta pauso bat aurrera emanez, fisikoki ere, hasi zuen Felix Buff-ek Rüdiger. Beti kantuak sortzen, duela gutxi kaleratutako 'Wild Cotton Glow' EPan hain zuzen aurreko lanetan tokia izan ez zuten kantuak bildu ditu. Benetan gozatzekoa 'Downtown'. Jarraian igoko da oholtzara Izaki Gardenak taldea, jada klasiko diren 'Hibernazioa' edo 'Amaieratik hasi' kantuen egile. Pandemiako geldialdia atzean utzirik, 'Orube' baliatu dute «beste pauso bat» emateko, aldaketekin baina «iraultza handirik» gabe.
Bihar, aldiz, Bea Asurmendi aramaioarrak irekiko du arratsaldea 'Asteartea' diskoa aurkeztuz. Londresen emakume talde batean bizitako «esperientzia eraldatzailearen» eragin handia duen lana mina «besarkatu eta onartzeko» modua izan da. Mitologia hain modan den honetan baditu Asurmendiren musikak zenbait keinu. Itxi, aldiz, Sukenak egingo du