Borrar
Tafallan, Antzuolan eta Tolosan izango da euskal-flamenko taldea. Sonakay

Tafallan, Antzuolan eta Tolosan izango da Sonakay

Euskal-flamenko taldeak 'Sonakay Guztiekin' diskoa aurkeztuko du

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 30 ekaina 2021

Comenta

Sonakay taldeak hainbat kontzertu iragarri ditu udari begira. Hilabete luze eta gogorren ostean bertaratutako guztiak «dantzan jartzeko prest» da talde donostiarra. Azken kontzertuetan publikoaren erantzuna ezin hobea izan da, besteak beste, joan den ekainaren 5ean Nafarroako Berriobeiti herrian eskainitakoan. Gaur Arrasaten Aldai Parkean ere sarrera guztiak agortu dituzte.

Euskal-flamenko taldeak hurrengo asteei begira Tafallan (uztailak 10), Antzuolan (uztailak 16) eta Tolosan (uztailak 30) aurkeztuko du 'Sonakay Guztiekin' diskoa. Lan honetan 14 artista handiren kolaborazioa izan du taldeak, hala nola, Ketama, Maria Berasarte, Iñaki Salvador eta Iker Lauroba. Horien emaitza izan dira, besteak beste, 'Se dejaba llevar por ti', 'Oye, esta no es manera de decir adiós', 'Rumba txikitita' eta 'Izarrak' abestiak.

Uztaileko kontzertuak

  • Larunbata, uztailak 10 Tafalla

  • Ostirala, uztailak 16 Antzuola

  • Ostirala, uztailak 30 Tolosa

Euskal sustraiak eta ijitoak dituen talde honek 2019an 'Izarrak' singlea aurkeztu zuen. Euren lehen euskarazko abestia Iker Laurobarekin batera konposatu zuten. Ordutik, Sonakayren euskarazko kantu flamenkoa jende askoren artean zabaldu da eta hortik dator lehen albumaren izenburua: 'Sonakay denontzat' (Sonakay guztiontzat).

Ibilbide oparoa

2018an Donostiako Aste Nagusiaren hasieran 'Artillero' abestearen ardura Sonakay taldearen eskutan utzi zuen udalak. Hilabete batzuk lehenago sekulako sekulako oihartzuna lortu zuten telebista programa batean, 'Got Talent' talentu lehiaketa ezagunean. Yoni Camacho abeslariak eta David Escudero, Ramon Velez, Jose Luis Beltza eta David Bernardez musikariek Tele5 saioko finalean lehiatu ziren 'Txoria txori' abestiaren flamenko bertsioarekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tafallan, Antzuolan eta Tolosan izango da Sonakay

Tafallan, Antzuolan eta Tolosan izango da Sonakay