Borrar
Ibai Silicatok eta Xabier Barrutiak osatzen dute Silitia..
Silitia, Udda eta Mirua garaile Gaztea Maketa Lehiaketan

Silitia, Udda eta Mirua garaile Gaztea Maketa Lehiaketan

Silitiako bizkaitarrek irabazi dute sari nagusia eta, horrenbestez, 5.000 euro jasotzeaz gain Bilbao BBK Liven jotzeko aukera izango dute

Sábado, 27 de noviembre 2021, 12:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Xabier Barrutiak (gitarrak, baxua, bateria eta teklatua) eta Ibai Silicatok (ahotsa eta perkusioa) osatzen dute Silitia bikoak irabazi du 30. Gaztea Maketa Lehiaketa. Ostegun gauean, Bilboko Kafe Antzokian egindako finalean, emanaldia eskaini zuten beste hiru finalistekin batera: Mirua, Sara Azurza eta Udda. 

Julen Idigoras, Izaro Andres eta Josu Billelabeitiak osatutako epaimahaiaren erabakiz, Silitiak eraman du 5.000 euroko saria eta Bilbao BBK Liven jotzeko aukera. Entzuleen Gazte BizHitza saria Udda gasteiztarrentzat izan da, Gazteako entzuleek webgunean emandako botoei esker. Aitor Armentiaren izen artistikoa da Udda. 20 urteko musikariak 2.500 euro irabazi ditu. 

Azkenik, aurtengo edizio berezi honetan, Oso Polita diskoetxeak sari berezia banatu du: Harrobia Saria. Mirua tolosarrak izan dira aukeratuak, eta lau abestiko EP bat grabatzeko aukera izango dute. Maitanek, Malentxok eta Mattinek osatzen dute hirukoa.

Laugarren finalista Sara Azurza donostiarra izan da. Bakarkako proiektu bat den arren, Igone Zarate (gitarra), Iker Lauroba (pianoa), Haritz Lauroba (bateria) eta Txiki (baxua) lagun dituela aritu da Kafe Antzokian.

Kafe Antzokira bertaratzeko aukerarik izan ez dutenek, finala streaming bidez jarraitzeko parada izan dute, Gaztearen webgunean eta Youtubeko kanalean. Datozen egunetan, ekitaldi osoa ikusgai izango da aipatutako bi plataformetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios