Urgente Al menos cuatro muertos y varios heridos por el fuerte oleaje en Tenerife

Serge zarauztarrak 'Leihotik mundura' diskoa kaleratu du

Abeslariaren bigarren bakarkako lana da; aurrez Easo! eta Osso taldeetan ibili ostean 2019an kaleratu zuen lehena

DV

Jueves, 23 de diciembre 2021, 17:20

2019an lehen diskoa kaleratu ostean, Sergio Ruiz 'Serge' abeslari zarauztarra lan berriarekin itzuli da, entzun ostean «udazken» gorputzaldia uzten duena artistaren esanetan. Azaldu duenez 2021 zail honek baldintzatutakoa da eta «barruko malkoak isurtze aldera, sormena bihurtu du ihesbide zintzo».

Publicidad

Etxean izandako bolada honetan leihotik, bere «talaiatik», begira egon omen da Elkar argitaletxetik azaldu dutenez. Izan ere, «udazkena da Sergeen bihotzaren leihotik begiratuta ikus daiteken paisaia, euritsua eta orbelez estalia». Inguruan gertatzen denari eta bizi dugun egoerari hitzak eta doinuak jarri dizkio Sergek munduarekin partekatzeko azkenik.

«Serge-en abestiei mina darie, loa kentzen duen min garratz hori. Nostalgiara daramana, oroitzapen tristeetara igeri egiten duena, bat-batean apurtu den orainaldi horren hormara, bukaeraren hasierara... Musikariaren barne borroka intimoa sorrarazi du horrek guztiak. Izan ere, gordinegia da askotan bizitza, eta hori da une honetan kudeatzea tokatu zaiona. Bere doinuek, ordea, badute argi izpirik behelaino artean. Itxaropenari zabalduta dagoen leihoa ere bada mundura atera duena, udaberrian berriro enarak itzul daitezen. Baldin eta inoiz joan badira», azaldu dute Elkarretik.

Gari Berasaluzek egindako olerki sorta izan du oinarri 'Leihotik mundura' lana gorpuzteko. Zortzi lanez osatua, 'Aintzira izoztuak', 'Dena itzaliko bagenu', 'Mezua', 'Maleta prest', 'Gorde itzazu malkoak', 'Amaitu gabeko puzzleak', 'Keak iraun bitartean' eta 'Bukaeraren hasiera', Zestoako Gaztain estudioan grabatu zuen uztailean Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean.

Sergio Ruiz T-Txabarri lehenago Easo! eta Osso taldeetako musikari eta abeslaria izan zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad