En Tol Sarmiento taldeak diska berria iragarri du abendurako

En Tol Sarmiento taldeak diska berria iragarri du abendurako
baga-biga.eus

Pello Reparezek ekoiztua, Iekorakoen seigarren estudioko lana izango da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

En Tol Sarmiento taldeak 2019ko abenduan disko berria kaleratuko du Durango Azokan. Seigarrena izango da. ETS taldeak 'Ametsetan' diskoarekin batera aitortu zigun hamabi urteko lehen zikloa itxiko zuela, ametsei puntu jarrai bat ipintzeko.

2019ko maiatzean Iparraldeko Herri Urrats euskararen aldeko ekimenarekin bat etorri zen, izan ere, ziklo berria. 'LK' abestia aurkeztu zuten bertan. Oraingoan, Arabar Errioxako banda disko berria ari da prestatzen. Aldaketa nagusia ekoizpenari dagokio: Pello Reparaz izango baita prozesuaren arduradun.

En Tol Sarmiento (E.T.S.)

Iekoran (Arabar Errioxan) sortu zen 2005 urtean. Orduan, taldekideek 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi kitarrista, Iñigo Etxezarreta eta Ruben Campinun, eta baterian Floren Nuela. Dena den, Kampik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi zen, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean. Hilabete gutxien ostean, taldea abesti propioak konposatzen hasi zen.

2006 eta 2007 artean Arabar Errioxatik kontzertuak ematen hasi ziren, Bujo tronpeta-jolea ezagutu arte. Geroztik, E.T.S.-k etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: ska musika. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoiztu zuen 'VendimiaSeleccionada', sei abestiz osatutako maketa-diskoa. 2009 urtean, Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta.

Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Ruben Terreros tronpetajoleak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010 urteetan zehar Luko saxofoi-jolea taldean egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen.

2012. urtean 'Hacia la Luna' diskoa grabatu zuten Logroñoko Sonovision Rock Lab estudioetan, Dan Diez-en eskutik. Beste alde batetik, kontzertu asko hasi ziren jotzen betiko zonaldetik kanpo, zuzeneko indartsu eta alaitsu bat eskainiz. Pixkanaka, jarraitzaile gehiago hasi ziren nabarmentzen, gehien bat entzulego gaztea.

Bi urte geroago, 2014. urtean, 'Zure Mundua' izeneko hirugarren lana grabatu zuten Usurbilgo Higain Estudioetan, Haritz Harreguyren eskutik. Taldea izena hartzen eta jarraitzaile kopurua handitzen joan zen.

2015ean, Gasteizen ospatutako baina Oiongo San Bizente ikastolak antolatutako Araba Euskaraz egunerako abestia E.T.S.-k konposatu zuen. Urte berean, taldeak 'Beldurrik ez' laugarren lana grabatu zuen SONIDOXXI estudioan (Galar , Nafarroa), Javi San Martinen eskutik. Disko motzagoa, soilik euskaraz eta rockeroagoa. Durangoko Azokan aurkeztu eta gehien saldutako lehenengo 10 disken artean kokatu zen.

Hurrengo bi urteetan, 'Beldurrik ez Tour' eta 'Eutsi Tour' birak eskaini ostean, 2017an 'Ametsetan' lana argitaratu zuen taldeak, Baga-Biga diskoetxearekin. Bi atal ezberdinetan banandu zuten proiektua: alde batetik, 2017ko Gasteizko jaietan 10.000 pertsonen aurrean grabatutako zuzeneko diskoa eta DVDa. Bestetik, taldearen bizitza azaltzen duen 55 minutuko dokumentala.