Borrar

Sara Azurzak musika jarrikodio neguko solstizioari Chillida Lekun

Azken sarrerak eskuragai daude museoaren webgunean 20 euroko prezioan

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 14 abendua 2023, 10:58

Comenta

Otsail honetan aurkeztu zuen abeslari donostiarrak 'Hemen berriro' (Zart kolektiboa) diskoa eta lehen kontzertua kasik etxean, Lugaritz Kultur Etxean, eskaini ostean bira zabala egin du. Urtea amaitu aurretik eta neguaren etorrera edo solstizioa ospatzeko, zuzenekoa eskainiko du Chillida Lekun ostiral honetan, abenduak 15, 19:00etatik aurrera. Azken sarrerak eskuragai daude museoaren webgunean 20 euroko prezioan.

Estilo aldetik denetarikoak diren bederatzi kantuk osatzen duten lehen lana, pop-souletik hasita kutsu elektronikoraino eta, nolabait, «abestiei identitatea ematen dien elementua ahotsa» da Azurzaren esanetan. Hizkuntzan ere nabarituko du entzuleak aniztasun hori, sei euskaraz, bi ingelesez eta bat frantsesez baitira.

Donostiarrak izan duen ibilbidearen erakusgarri izango da, lana bera ere «heldutze-prozesu bat, ogibide hau ogibide bezala ikustea» izan baita artistarentzat. 2017an egin zituen lehen pausuak, bakarlari bezala sartu zen industriara baina alboan beti izan ditu hainbat musikari eta Zabalagako baserrian izango dira horietako batzuk, diskoan ere bidaide izan dituen Iker Lauroba (teklatua eta gitarra), Julen Barandiaren 'Txiki' (baxua) eta Haritz Lauroba (bateria) esaterako. Haiekin «bizitzaren ziklo emozionala eta sentimendu ugari» islatuko ditu zuzenekoan. Gabonak eta neguko solstizioa ospatzeko Chillida Lekuk antolatutako egitarauaren baitan kokatzen da emanaldia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sara Azurzak musika jarrikodio neguko solstizioari Chillida Lekun

Sara Azurzak musika jarrikodio neguko solstizioari Chillida Lekun