Borrar
Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Milek Laboa, Marisol Bastida emaztea ondoan duena eta lagunez inguratuta, 2007an, 'Lekeitioak' lanaren berrargitalpenaren aurkezpenean.

Saio berezia eskainiko zaio Mikel Laboari Loraldia Festibalean

'Laboa. Lekeitiotik hegan' ekitaldia 'Lekeitioak' lanaren berrinterpretazioa da, Ensamble Kuraia, Maddi Oihenart eta Elektrart protagonista direla

Astelehena, 7 martxoa 2022, 13:01

Comenta

Loraldia Festibala «euskal kultura biltzen den tokia da, obra berriak sortzen eta birsortzen diren tokia. Kultur ekimenaren sustatzeileek diotenez, «askotan jasotzen dugu euskal kulturaren erreferenteek sortutako proposamenen lekukoa, eta gaur egungo ikuspegitik berrinterpretatzen ditugu».

Horixe da 'Laboa. Lekeitiotik hegan' Mikel Laboaren 'Lekeitioak' albumean oinarrituta dagoen sorkuntza Loraldia Kultur Elkartearen produkzio propioa, Euskal Kultur Erakundearekin eta Ensamble Kuraiarekin elkarlanean sortua. Mikel Laboaren unibertsoaren zati hau Arriaga Antzokian izango da ikusgai martxoaren 16an, 19:30ean.

Argitu dutenez, «'Laboa. Lekeitiotik hegan' proiektua Mikel Laboaren lanen berrinterpretazioaren nahitik abiatzen da. Laboaren sorkuntza esperimentalari ohore eginda, Ensamble Kuraiak, Maddi Oihenartek eta Elektrartek abeslari euskaldunaren unibertsoaren beren ikuspegia erakutsiko dute». Kontzertua Kuraia Musika Garaikideko XXVIII. Topaketarekin elkarlanean sortu da.

Protagonistei dagokienez, Ensamble Kuraia musika taldea Maria Eugenia Luc konpositoreak sortu zuen 1997. urtean, Bilbon. Euskal Herriko konpositoreen obrak zabaltzea dauka helburu gisa, eta Europa zein Latinoamerikako jaialdi eta ekitaldi garrantzitsuenetan jotzen dute: Berlingo Universität der Künst eta Hochschule für Musik; Italiako Milango Kontserbatorioa eta Parmako Labirinti sonori; Music around (Strasbourg, Frantzia); Arsonic (Mons, Belgika), etab.

Maddi Oihenart abeslari zuberotarra aski ezaguna da. Urte askotan egon da Zuberoako plaza eta tabernetan a capellaz abesten, eta denborarekin beste euskal musikari askorekin elkarlanean egon da: Olatz Zugasti, Juan Mari Beltran, Peio Serbielle, Rafa Rueda, Patxi Zubizarreta, Haurrock taldea,... bere abestiak idazteaz aparte hainbat euskal idazleen bertsoak eta poemak abesten ditu, adibidez, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao eta Karlos Linazasoro.

Elektrart, berriz, diziplina diferentetako artista eta teknologoez osatuta dago, eta bi mundu horiek uztartzen dituzten proiektuak aurrera eramaten dituzte. Hainbat euskarritan egiten dute lan: ikus-entzunezko edukia diseinatu eta sortzen dute bideo mapping-erako; arte digitaleko instalazio inmertsiboetarako; Big Dataren interpretaziorako instalazio artistiko berritzaileetan; edo inpaktu handiko 2D eta 3D diseinu bisualak holograma bidez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Saio berezia eskainiko zaio Mikel Laboari Loraldia Festibalean

Saio berezia eskainiko zaio Mikel Laboari Loraldia Festibalean