Rozalen eta Zea Maysen arteko elkarlan berria

Gaztearen Kabian proiektu berriko lehen protagonisten lankidetzaren emaitza ikusgai dago jada

Miércoles, 29 de junio 2022, 13:09

Zea Mays taldeko Aiora Renteria eta Rozalén kantarien iazko Zinemaldiaren irekiera ekitaldian eskaini zuten 'Negua joan da ta'-ren bertsioa gogoan dute oraindik askok. Bada, heldu da bien arteko kolaborazio berri bat, Gazte irrati-katearen Kabian proiektuaren lehen protagonistan izan baitira.

Publicidad

Bi musikariak Orozkoko Artiñano Etxean bildu ditu Gazteak bi egunez. Bertan, elkarrekin abesti bat konposatu eta jotzeko erronka bota die. Emaitza Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean jarri dute ikusgai asteazken honetan.

Galder Izagirrek zuzendutako dokumentalak 15 minutu inguruko luzera du, eta abesti berri baten sorkuntza prozesu osoa iku daiteke bertan, hasieratik bukaerara. «Lanak iraun bitarteko une asko dira ikusgai Kabianen lehen ale honetan, artisten gogoetak eta kafearen bueltan izandako elkarrizketak barne», adierazi du EITBk ohar baten bitartez.

Behin kanta amaituta, emaitza erakutsiko dute bi protagonistek, Artiñano baserriko inguruetan grabatutako akustikoan. Gainera, Zea Mays eta Rozalenen abesti ezagunen bertsioak entzuteko auekra dago, bi artisten ahotsetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad