Rock bizia eta anitza, pop edo metal ukituekin ere, Bergaran arratsaldea egiteko
Rukula, Nekktar eta Kuma No Motor taldeen zuzenekoa 18:30ean hasiko da
J. A.
Jueves, 25 de septiembre 2025, 14:24
Bergarako Oztoporik Ez! kolektiboak lehen urteurrena ospatuko du bihar arratsaldean eta musika izango da protagonista nagusietako bat Rukula, Nekktar eta Kuma No Motor taldeen zuzenekoekin. Emanaldia 18:30ean hasiko da dena ondo bidean Bergarako Irala kalean. Antolakuntzak azaldu duenez euria egingo balu Kartzela zaharrean ospatuko dira zuzenekoak. Kasu batean zein bestean, doan.
Publicidad
Hiruetatik lehena, Rukula, 2014an sortu zen taldea da. Musikalki «rock instrumentala oinarri duen doinu koktelara dantzagarri eta ero» bezala sailkatu dute eta horren adierazgarri dira kaleratutako hiru lanak: 'Rukula' (2016), 'Hazi Beltzak' (2018) eta orain arte aurkeztu duten azkena 2023 urteko 'Traganarru'. Etiketa bakarrean sailka ezineko kantuak bilduak, zuzenean «eztanda egiteko prest» den banda bezala
Ostean igoko da oholtzara Kuma No Motor, eskola zaharreko hardcore-punk musika jotzen duen Baionako hirukotea. Adi entzuteko kantuak dira, asko apenas bi minutukoak, eta jotzeko modua ere ziztu bizian da. Estatu Batuetako 1980ko hamarkadako hardcorea, Suediako d-beat musika, edo metal zertzeladek bat egiten dute taldearen doinuetan.
Gaua biribiltzeko Nekktar Durangaldetik 'Hordago Larrei' (2025) diskoarekin. Popa, rocka eta punka nahasten dituzte 'Jator punk'-arekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión