Borrar

Rhoda Scott, Getxoko 48. Jazzaldiaren lehen erreklamoa

Uztailaren 6ra arte 18 emanaldi izango dira

J. A.

Miércoles, 2 de julio 2025, 12:47

Jazz doinuak uda giroan hobe sartzen direla dirudi, behintzat eskaintza aldetik, eta asteazken honetan beste proposamen bat gehituko du Getxoko 48. Jazzaldiak. Edo 18 hobe esan, horiek izango baitira eskainiko diren emanaldiak uztailaren 6ra arte. Izen nagusien artean dira Rhoda Scott, Paquito D'Rivera, Joe Lovano, Cecile McLorin eta Dave Douglas artistak eta gertutik jarraitzekoa ere Talde Lehiaketa.

Hasierak garrantzitsuak direnez. Getxoko jaialdiaren antolakuntzak proposamen bikoitza dakar Muxikebarrin 21:00etatik aurrera. Batetik, Eneko Dieguez Quartet euskal saxofoi jotzailea buru duen eta Raul Perez (pianoa), Nicolás Alvear (baxua) eta Eneko Arbea (bateria) ere biltzen dituen konboa ariko da. Jarraian, aipatutako Rhoda Scott, jazz eta soul eszenako organista garrantzitsuenetakoa. Mende erdi baino gehiagoko ibilbidea egin du, eta artista estatubatuarrak 30 disko baino gehiago grabatu ditu, baita Amerikako eta Europako artistekin egindako grabazio ugaritan parte hartu ere. 86 urterekin, jarduera bizia izan du nazioarteko jaialdietan, eta Getxora Lady Quartet bere azken proiektuaren buru iritsiko da, Julie Saury (bateria), Sophie Alour (saxo tenorra) eta Lisa Cat-Berrorekin (saxo altua) batera.

Bestalde, antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Igor Senderov Quartet taldeak ezin izango du parte hartu larunbaterako aurreikusita zegoen Hirugarren Milurtekoa ataleko kontzertuan, eta Kontxi Lorente Trio ariko da haren ordez, pianista nafarra buru duen taldea, Ales Cesarini kontrabaxu jotzailearekin eta Miguel Asensio bateriarekin.

Musikaz gain, Getxo Jazz dela eta, Romo Kultur Etxeak 'Sinestesia Drawing Band' erakusketa hartuko du uztailaren 27ra arte. Igor Sarralde ilustratzaile getxoztarraren proiektua da, eta jaialdiaren azken bi edizioetako kontzertuetan zuzenean egindako 50 marrazkiren bidez, jaialdiaren ibilbide grafikoa egin ahal izango da, baita prozesu sormenean erabilitako tresnak ezagutu ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Rhoda Scott, Getxoko 48. Jazzaldiaren lehen erreklamoa

Rhoda Scott, Getxoko 48. Jazzaldiaren lehen erreklamoa