Urgente La carrera de Fórmula 1 con el campeonato en juego, en directo
Bideoklipeko fotograma bat.

'Pozgarria da', Gandiagaren lau poemaren berrikuspen musikal berritzailea

Euskal Kultur Erakundeak, Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalarekin batera, Petar Klanak konpositorearei agindu zion pieza disko bilakatu dute

n. azurmendi

Sábado, 9 de abril 2022, 13:16

Euskal Kultur Erakundeak 30 urte bete zituen 2020. urtean. Merezi bezala ospatzeko asmoa zuen, baina EKEri ere pandemiak zapuztu zizkion planak aldi baterako eta, beste asko bezala, egoerak hobera egin ahala joan da ekimenak berreskuratzen eta gauzatzen. Urteurrenaren inguruko proiektuetako bat Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalarekin partekatua zen, aspaldikoa baita eragile bien arteko elkarlana, «euskal sorkuntzaren eta kulturaren eta eragile bien mesederako». Zehazki, bi koprodukzio zeuzkaten 2021erako: 'Pozgarria da' konposizio musikala, abuztuaren 27an Urruñako elizan estreinatu zena, eta 'Maitasunaren itxiera' antzezlana, urriaren 20an Baionako Michel Portal antzokian estreinakoz taularatua.

Publicidad

'Pozgarria da', zehazki, urteurrenaren harira 2020an EKEk eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak Ainhoan bizi den Petar Klanak konpositore euskal-kroaziarrari egindako enkarguaren emaitza da. «Musika sorkuntza garaikide bat» idaztea eskatu zioten, eta Bitoriano Gandiagaren olerkietan oinarritutako lana sortu zuen, ensemble 0 taldeak interpretatzeko. Musika garaikideko taldea Stéphane Garin eta Sylvain Chauveauk zuzentzen dute, eta gaur egungo konpositoreen piezak eta taldeko kideen konposizioak interpretatzen dituzte nagusiki. 'Pozgarria da' 2020ko azaroan estreinatzekoa ziren, baina covid-19ak ezinezkoa egin zuen aurreneko saio hura; 2021eko apirilera eraman zuten, eta beste horrenbeste gertatu zen. Azkenean agorrilean, abuztuan, entzun ahal izan zuen lehen aldiz publikoak.

ensenble 0 taldea.

Oraintsu, Belarri diskoetxeak disko bilakatu du Petar Klanak & ensemble 0-ren 'Pozgarria da', Gandiagaren poemetan inspiratutako musika «sinple eta eskuzabala, entzulea gogoeta hunkigarri batera eramaten duena».

Lau poema musikatu ditu Klanakek, eta zazpi piezatan eman ditu: 'Pozgarria da egun berrira', 'Lurra hartu dut esku barruan', 'Pasatzen dira hodeiak' eta 'Maite dut bizitza', protagonismo handiena duena. Fanny Chatelainen ahotsarekin batera, musika-tresna ugari baliatu dituzte: organo elektronikoa, sol-eko flauta, itsas tronpeta, rebec, 'chifonie', 'gamelan selunding' delakoa... «Poema hauen sinpletasuna eta sakontasuna gustatzen zaizkit bereziki. Esker ona, lurra, heriotza eta poza gaiak jorratzen dituzte», esan du egileak.

Diskoa ezagutzera emateko eta Klanaken musika «publiko ahalik eta zabalenera helarazteko», Uztaro atelierako Pette Etxebarriaren bideoklipa ere ari dira zabaltzen. Disko fisikoaren banaketa Elkarreko sarearen bidez egingo da Euskal Herrian, eta diskoaren bertsio digitala entzun eta eskuratu daiteke Bandcamp plataformaren bidez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad