JUAN G. ANDRES

Pettik 'Manipulazioaren Estrategiak' aurkeztuko du Victoria Eugenian

Musikari beratarra Donostiara itzuliko da «mimoz» prestatu duen disko eta emanaldiarekin

J. Agirre

Martes, 14 de diciembre 2021, 12:58

Juan Luis Pérez Mitxelena 'Petti' musikari beratarra Donostiako Victoria Eugenia antzokira itzuli da ostegun honetan, abenduak 16, 20:00etan «mimoz» prestatzen ari den emanaldia eskaintzeko. Oholtzara kolaboratzaile bereziekin igoko da 'Manipulazioaren Estrategiak' (Zart, 2020) diskoa aurkezteko, zehazki harekin izango dira Etxeko Uzta banda (Joseba Irazoki, eta Igor eta Iñigo Telletxea), Juantxo Zeberio (teklatuak) eta Et incarnatus orkestraren hari-laukotea.

Publicidad

Diskoa Noan Chomsky pentsalariaren lanean oinarrituta dago, gizartea manipulatzeko komunikabide handiek erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen testuan, eta hauek Harkaitz Canok poema bihurtu ditu. Lerroak oinarri izanda Pettik musikak jantzi eta beste dimentsio bat eman die. Fin gainera, 2021eko Musika Sarietako irabazle nagusietako bat izan baita 'Manipulazioaren Estrategiak'.

Errurik Gabeko Habia.

«Proposamenak harrera ezin beroagoa izan du aurkeztu zenetik. Kontzertu asko eskaini ditugu eta hitzordu berezia da», azaldu du ohar bidez. Sarrerak 15 euroan lor daitezke Donostia Kulturaren webgunean. Musikazaleek, literaturazaleek eta, oro har, kultura maite dutenek kale egin ezinezko hitzordua.

Musikari beratarrari ez zaio arrotza egingo Dostiako Victoria Eugenia antzokia. Azkenekoz, oso egoera berezian izan zen hango eszenatokian, Rafa Berrioren omenez maiatzean eskaini ziren 'Rafa In memoriam' kontzertuetan parte hartu baitzuen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad