Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
'Miretsiz'

«Pausoa moteltzen» duten pisuak kenduta ondutako diskoa

Mikel Artieda eta Leire Berasaluze batu dira pop-jazz kantuz osaturiko lana aurkezteko

J. A.

Lunes, 17 de febrero 2025, 17:19

«Pausoa moteltzen» duten pisu guztiak gainetik kenduta eta «oinetakoen barreneko harri koxkorrak» aterata ondu dute Mikel Artieda eta Leire Berasaluzek 'Miretsiz' diskoa, pop-jazz kantuz osaturiko lana. Ander Zulaikari eta Javier Lopez Jasori bidelagun izatea proposatu zien eta Leire Berasaluze eskifaiako kantari izan zedin konbentzitu. «Haren ahotsaren kolore guztien paleta» ekarri zuela nabarmendu zuen Mikel Tabernak, abestien hitzen arduradunak.

'Miretsiz' diskoa 2024ko uda amaieran hasi zen forma hartzen eta azaroaren 17an Oiartzungo Lezoti estudioan grabatu zen «zuzenean», kontzertu bat balitz bezala. Aukera, gainera, baliatu zen hamar bat gonbidaturen aurrean kantu bakoitzaren bideoa grabatzeko, Gorka Urra errealizadorearen eskutik, eta orain ikus-entzunezkoak aurkeztu dituzte.

Artieda urte luzez beste musikarien proiektuetan oinarrizko laguntzaile izan da, besteak beste Tapia eta Leturia, eta 50 dskotik goratan parte hartu du. Baina bere-berea sortzeko bulkada ere sentitu du beti. Bi disko instrumental plazaratuak ditu bere piezaz osaturik (M. Artieda eta Bidai), eta orain hirugarrena ekarri digu, hitzak eta boza ere gehiturik. «Gogoa uhertzen duen eta izartegia ikusten uzten ez digun kutsadura toxikoa ere uxatu du. Bere arimaren muinera jo du, biluztasunera, benetakotasunetik sortzeko», azpimarratzen du diskoa laguntzen duen testuan Tabernak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Pausoa moteltzen» duten pisuak kenduta ondutako diskoa

«Pausoa moteltzen» duten pisuak kenduta ondutako diskoa