'Otazu blues', Mixel Ducau musikariaren AlbøSax proiekuaren lehen emaitza
Herri Urratsen aurkeztuko du igande honetan, Araba gunean eskainiko duen emanaldian
Viernes, 6 de mayo 2022, 13:32
'Otazu blues' diskoaren azalak argi uzten du zer den Mixel Ducau musikariaren AlbøSax proiektua, saxoa eta alboka uztartzen baititu azaleko argazkiak, izenak berak iradokitzen duen moduan. Belarri diskoetxeak argitaratu duen 'Otazu blues', hain zuzen, bi tresna horiek eta beste hainbat -formazioz saxofoilari da, baina haize-instrumentu ugari jotzen ditu, baina gitarra ere- menderatzen dituen musikari lapurtarraren proiektu berriaren lehen emaitza da. Diskoetxeak jakitera eman duenez, diskoaren aurkezpena igande honetan egingo da, Herri Urrats-en testuinguruan, 14:30etan Araba gunean eskainiko den emanaldian.
Publicidad
Ducauren hitzetan. «ALBØSAX, lau albokari, lau saxofoiljole eta eritmika sekzio baten ezohiko ezkontza da. Alboka, Euskal herriko tresna horrekin maitemindu nintzen! Saxofoi laukote batekin uztartuz, 'big band' bezalako orkestrazioarekin, talde handi bat egitea pentsatu dut. Emaitza da soinu bat zeharo originala, paregabea. Musika tradizionala estilo ezberdin batzuekin nahasiz, albokak entzuen dira testuinguru berri, aberats eta bikain batean! Urrats bat gehiago gure tresna txiki maitearentzat».
Disko fisikoaren banaketa Elkarreko sarearen bidez eginen da Euskal Herrian. Bestalde, publikoak diskoaren bertsio digitala entzun eta eskuratu ahalko du Bandcamp plataformaren bidez. Hemen lotura: AlbøSax | Otazu blues.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión