Borrar
Ostegunean banatuko dira Gaztea Sariak

Ostegunean banatuko dira Gaztea Sariak

Urtero legez, artista, disko, zuzeneko, bideoklip kanta eta talde onenaren garaikurrak emango dira eta aurten sortutako elkarlan onenaren garaikurra

Jon Agirre

Donostia

Martes, 4 de marzo 2025, 12:59

Gaztea sariak

  • Artista onena: Süne, Gorka Urbizu, Janus Lester, Izaro eta Chill Mafia.

  • Disko onena: Gorka Urbizu, 'Hasiera bat'; J Martina, 'Negu Gorri'; Olatz Salvador, 'Zainak eman'; Tatxers 'Ezpatei Disdira!'; eta Dupla, 'De Un Pueblo Llamado Agurain.

  • Zuzeneko onena: Dupla, Tatxers, ZETAK, Ibil Bedi eta Izaro.

  • Bideoklip onena: J Martinaren 'Esku Burdin', Olaia Inziarteren 'Eman abisua', Merina Grisen 'lilili', Miruaren 'Mugaz Gaindi' eta ZETAKen 'Hileta Kantu Nafarra'.

  • Kanta onena: Chill Mafiaren 'Merezi ote', Olatz Salvadorren 'Basan', Süneren 'Txitxarro'. Gorka Urbizuren 'Teoria bat' eta Bengoren 'Beste Behin'.

  • Talde berri onena: Naxker, Maskak, Sukena, Marte Lasarte eta Nakar.

  • Elkarlan onena: Zea Mays eta lagunen 'Elektrizitatea 25', Tatxers eta Malakiasen 'Eh tu! (ezta lorerik)', ZETAK eta Maixux Zugarramurdiren 'Hileta Kantu Nafarra', Belako eta Anariren 'Deus ex machina' eta Olatz Salvador eta Izaroren 'Zerbaiten Zain'.

Abesti, disko, zuzeneko zein bideoklip aldetik uzta oparoa utzi zuen 2024ak. Euskal eszenan erreferentziazko izan diren musikari asko proiektu berriekin itzuli dra, zenbaitek bide berria abiatu dute eta ostegun honetan banatuko diren Gaztea Sarietarako hautagaiek erakutsi bezala, bada non aukeratu. 2025eko sari-banaketa Ainhoa Vitoroa eta Sara Alonsok gidatuko dute eta urtero legez, artista, disko, zuzeneko, bideoklip kanta eta talde onenaren garaikurrak emango dira.

Horiei elkarlan onenaren garaikurra batuko zaie. Ez da aldaketa bakarra izango, hautaketa prozesuan izan baitira. Hala, Gazteak osatutako epaimahai batek erabakiko ditu kategoria gehienetako irabazleak eta ikus-entzuleek bi kategoriatako irabazleak erabakiko dituzte

Zerrenda honakoa da:

Artista onena: Süne, Gorka Urbizu, Janus Lester, Izaro eta Chill Mafia.

Disko onena: Gorka Urbizu, 'Hasiera bat'; J Martina, 'Negu Gorri'; Olatz Salvador, 'Zainak eman'; Tatxers 'Ezpatei Disdira!'; eta Dupla, 'De Un Pueblo Llamado Agurain.

Zuzeneko onena: Dupla, Tatxers, ZETAK, Ibil Bedi eta Izaro.

Bideoklip onena: J Martinaren 'Esku Burdin', Olaia Inziarteren 'Eman abisua', Merina Grisen 'lilili', Miruaren 'Mugaz Gaindi' eta ZETAKen 'Hileta Kantu Nafarra'.

Kanta onena: Chill Mafiaren 'Merezi ote', Olatz Salvadorren 'Basan', Süneren 'Txitxarro'. Gorka Urbizuren 'Teoria bat' eta Bengoren 'Beste Behin',

Talde berri onena: Naxker, Maskak, Sukena, Marte Lasarte eta Nakar.

Elkarlan onena: Zea Mays eta lagunen 'Elektrizitatea 25', Tatxers eta Malakiasen 'Eh tu! (ezta lorerik)', ZETAK eta Maixux Zugarramurdiren 'Hileta Kantu Nafarra', Belako eta Anariren 'Deus ex machina' eta Olatz Salvador eta Izaroren 'Zerbaiten Zain'.

2024an, ZETAK protagonista

Iazko edizioan ZETAK taldea izan zen protagonista nagusietako bat, artista eta disko onenaren garaikurrak eskuratu baitzituen. Horretaz gain ETSk eraman zuen zuzeneko onena, IZAROren 'CERODENERO BIDEOKLIPAZO' 30 minutuko ikus-entzunezko piezak irabazi zuen urteko bideokliparen garaikurra eta Tatta eta Malakiasek, ostera, abesti onenarena 'Zure atzetik' kantuagatik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostegunean banatuko dira Gaztea Sariak