Borrar
Sukena taldeko kideak, zuzeneko batean. Oier Yaniz
'Oroitzen' baino gehiago direla erakutsi nahi du Sukenak

'Oroitzen' baino gehiago direla erakutsi nahi du Sukenak

Akustikoak atzean utzi eta orain seikote modura oñatiarrek gitarra eta baxuaren «indarra» batu dizkiete hain zuzenekoari

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 6 de marzo 2025, 10:08

Letra eta doinuak elkarrekin ondo uztartuta eta, aldi berean, kontrastearekin jolastuz musikan ibilbide propioa ari da gauzatzen Sukena talde oñatiarra. Bertsioak formatu akustikoan egin ostean aro hori atzean utzi eta «gitarra elektriko eta baxuaren» indarra gehituz osatu dute seikotea, egun hain ohikoa ez den banda klasikoaren formatua bere eginda. Hala heldu zen lehen diskoa, 'Guztia gordetzea ezinezkoa da' (Bidean Produkzioak, 2023) eta ordutik kaleratu duten beste singlea, 'Ahots hura' bide beretik doa. Bata zein beste, baita lehen bertsioak edota zenbait sorpresa, eskainiko dituzte bihar Kutxa Fundazioan (Donostia). Bertaratzeko arrazoietan haiek ere «oso ondo pasatzen» dutela nabarmentzen du Eider Herraezek, Naia ahizparekin batera Sukenako abeslariak. Azken sarrerak eskura dira 10 euroan aurre eta 13 euroan unean.

Herraezek esan bezala alor guztietan izan zen Sukena taldearen lehen lana, bai talde bezala zein taldekide bakoitzarentzat musikan egindako proiektu bezala. Horregatik, seiak «oso pozik» dira azken emaitzarekin. Akustikoen ostean argi izan zuten «zerbait ezberdina» eskaini nahi zutela, aro baten amaiera eta bestearen hasiera begi-bistakoa izan zedin. «Indar gehiagorekin izatea nahi genuen, zuzenekoei begira kaña gehiagorekin, mugitzeko eta lasaiago egoteko aukera emango ziguna». Hala batu ziren Asier Igartua eta Xanti Egaña (gitarra elektrikoa), Iratxe Urzelaik (baxua) eta Xabi Albistegi (bateria). Taldea, argi diote, ez da bertan amaitzen. «Musikariak gu gara, baina gurekin betidanik izan dira Imanol Astudillo teknikaria eta Oier Yaniz argazkilaria», ñabartzen du Herraezek.

Kontzertua

  • Kartela. Sukena.

  • Lugar. Kutxa Fundazioa (Donostia).

  • Data eta ordua. Bihar, 20.00etan.

  • Sarrerak. Aurrez 10, unean 13 euro.

Elkarrizketan zehar hainbatetan azpimarratzen du talde esentzia hori eta «taldekide bakoitzaren presentzia» bermatzea dute buruan. Esaterako, azken single-ko bideoklipean. Prozesu hori, hala ere kosta zaie, guztientzat lehen proiektua izan baita musikan eta «poliki-poliki» lantzen joan dira: oholtzara igo aurreko uneak, taula gainean nola jardun, kamera aurrean nola jarri, etab. Une oro izan dute gertukoenen babesa eta oso eskertuta daude haiekin. «Diskoa kaleratu aurretik proba moduko kontzertu bat eman genuen zazpi abestiekin eta publikoaren zati handi bat familia eta kuadrilla ziren. Beti motibatu gaituzte».

Hain zuzen, haiei eskainia dago 'Oroitzen kantua', «laguntasunari». «Naia eta biok ohitura daukagu gauza tristeak edo ez hain alaiak idazteko eta ikusi genuen nahikoa zela». Kantu alaiago horren bila une alaiak oroitzen heldu ziren adiskidetasunera. «Kuadrillakoentzako egindakoa da, ikusita nola joan den zabaltzen haiek ere harro daude». Naturaltasun eta unibertsaltasun horrek lagundu die lortutako harrera izaten, baina emaitza taldekideentzat ere sorpresa itzela izan da, berriki milioi bat entzunaldiko langa gainditu baitu 'Oroitzen' kantuak. «Guretzako pasada bat da. Suerte apur bat da, baina egia da atzean lan pila bat dagoela. Orain aukera aprobetxatu behar», laburtzen du umorez. Euren musikak izandako harrerarekin ez dute inolako kexarik.

Taldeak lan egiteko moduaren erakusle da gainera. Lehenik bi ahizpek, Eider eta Naiak, letra idazten dute eta, ostean, melodia eta forma denok batera eman diogu». Horixe da, hain zuzen, diskoari «koherentzia edo lotura» ematen diona, alde batetik, baina zazpi kantuak aldi berean ezberdin egiten dituena.

Donostiako emanaldiaren ostean martxoaren 13an Arrasaten izango dira Kooltur ekintzaken, 15ean Olaberriako gazte festetan, apirilaren 3an Bilboko Kafe Antzokian Burutik taldearekin batera, 18an Berriozarren izango den Gazte Topaguneko kartelaren parte dira eta, oraingoz agendan zuten azkena, 19an 'Freedom for ayherra' jaialdian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Oroitzen' baino gehiago direla erakutsi nahi du Sukenak