Orixek latinetik euskarara itzulitako gregoriar kantuak berreskuratu dituzte
'Orixe-ren oparia: gregorianoa euskaraz' liburu-diskoa aurkeztuko du Donosti Ereski Gregoriar Scholak ostegunean
Lunes, 2 de mayo 2022, 17:40
Donosti Ereski Gregoriar Scholak Donostiako kaiko San Pedro Apostoluaren kaperan aurkeztuko du datorren ostegunean, maiatzak 5, 'Orixe'ren oparia: gregorianoa euskaraz' proiektua, Nikolas Ormaetxea 'Orixe' (Orexa, 1888-Donostia, 1961) idazleak latinetik euskerara itzuli zituen gregoriar kantuak «bildu eta balioan jarri» dituena.
Publicidad
Xehetasunean ostegunean emango badituzte ere, Idoia Noblek aurkeztuta Jokin Otamendi, Abesbatzako zuzendaria; Luis Mari Aranalde, Orixeren iloba, Joxe Manuel Balerdi, Taldeko aholkularia eta Juanjo Iturrioz Proiektuaren koordinatzailea elkartuko dituen ekitaldian, aurreratu dute 100 piezatik gorako partitura-liburuak eta 50 abestiko diskoak osatzen dute 'Orixe'ren oparia.
Izan ere, adierazi dute, «proiektu honetan bi ospakizun bateratzen dira: batetik, Donosti Ereski Elkartearen sorreraren 50. Urtemuga eta, bestetik, Nikolas Ormaetxea «Orixe»ren heriotzaren
60.koa». Egitasmo hau da, hain zuzen, Elkarteak Orixeri eskaintzen dion oparia, «esker ona agertuz euskararen alde egin duen lan handiarengatik eta, bereziki, bere itzulpenek gregorianoan izan duten eragin zuzenagatik».
Egiteke zegoen lana burutu dutenen ustez, «zalantzarik ez da Orixeren itzulpenek gregorianoz kantatzen entzutean bizi berri bat hartuko dutela zaletuen artean». Proiektuaren aurkezpenarekin batera, gainera, lau kanta eskainiko dituzte.
Donosti Ereski Kultur Elkarteko Gregoriar Scholak, hain zuzen, berrogeita hamar urte inguru daramatza «musika gregorianoa osatzen duen kanta-multzo zabalaren hedapen-lanetan, beti ere gaur egungo interpretazio-korronte berrienak erabiliz».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión