Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Opari ziren remixak, orain entzungai
Txopet

Opari ziren remixak, orain entzungai

Txopetek 'Ostabe Zuloan' diskoan txertatu zituen 'Negua', 'Putre gisen menpe' eta 'Zure bile' sorpresak plataformetan eskegi digu

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 12 de marzo 2025, 15:35

Musikaren industria turbo-kapitalista honetan dena doa abiadura ikaragarrian eta gertuko keinuak ez dira ohikoenak. Atentzioa eman ohi dute, are gehiago zale edo jarraitzaileak zaintzeko, haiek bideratuak, direnean. Azken adibidea da Txopet taldeak izandakoa. Pasa den azaroan kaleratutako 'Ostabe Zuloan' EPan jakinak ziren kantuekin batera hiru remix sartu baitzituzten, Malakiasekin 'Negua', Otoirekin 'Putre gisen menpe' eta Alairekin 'Zure bile'. Beraz, «entzule leialenei» oparia zena orain plataforma digitaletan da entzungai.

Negua abestiaren remix-a Beñat 'Malakias'-ek egin zuen. Durangon kontzertu batean biniloaz ari zirela «aurpegi bat soberan» zutela esanda jaio zen «zerbait ezberdina egiteko» asmoa. «Kontzertu horretan 'Negua' jo genuen, kantua gustatu zitzaion eta azkenean remixa egitera animatu zen. Bere eremura eramaten du eta abesti goibela izan arren, zerbait motibagarriagoa izatea lortu du», azaldu du taldeak.

Bigarrena, 'Putre grisen menpe', Alairen eskutik heldu zen. «Elementu gutxien dituen abestia da bertsio originalean», azaltzen dute. DJak remixa egiteko asmoa zuela jakitean idatzi zioten «egiten zuen guztia sinestezina» iruditzen zitzaielako eta baiezkoa «sorpresa» itzela izan zen kideentzat. «Bere gunera eraman du eta benetako hit bat da. Dotorea, baita zoriontsua ere... Kontzertu

guztiak ixteko erabiltzen dugu, eta jendeak flipatu egiten du remixarekin. Elementu berri guztiekin abesti originalak baino askoz gauza gehiago transmititzen ditu», diote.

Azkena, Otoirekin 'Zure bile', diskoa ekoitzi duen Urtzi Izarekin izandako «keinua» da. Nolabait 'nahi duzuna egin eta remixarekin gustura geratu' esan omen zioten eta emaitzak ederdi islatzen du. «Ez genuen hala imajinatzen, baina izugarri gustatzen zaigu. Nortasun handia du, 2000ko harmakadaren eta Urtziren esentzia biltzen duena», iritzi dute kideek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Opari ziren remixak, orain entzungai