Borrar

Olatz Salvadorren kontzertuak itxiko du Ostera Hegan 2021 zikloa

Artista donostiarrak amaiera emango dio memoria historikoa ardatz izan duen online ekimenari

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 25 azaroa 2021, 12:43

Comenta

Olatz Salvador artista donostiarraren kontzertuak itxiko du memoria historikoa ardatz izan duen Udagoieneko Ostera Hegan 2021 zikloa. Euskaltzaleen Topaguneak sustatutako ekimenean azaroko ostiraletan kontzertuak eskaini dira www.udagoienekoostera.eus webgunean, besteak beste Mikel Urdangarinen eta Xamanak taldearen.

Aste-bukaera honetan Salvadorrek Ondarroako Saturrarango pasealekuan 'Aho uhal' bere azken lana aurkezteko grabatutako kontzertua eskainiko da ostiral eguerdiko 12etatik aurrera igandera arte, hau da, azaroaren 26tik 28ra. Zikloko hirugarrena eta azkena izango da. «Leku eder bezain enblematikoa» dela nabarmendu dute, bertan egon baitzen kokatua Saturrarango emakumeen kartzela, non 1937 eta 1944a bitartean 4.000tik gora emakume egon ziren preso oso baldintza gogorretan.

Abeslari eta sortzaile donostiarrak argitaratutako bigarren lana da 'Aho uhal' eta antolatzaileek nabarmendu duten bezala «muga guztiak hautsi ditu, sekulako arrakasta erdietsi baitu, bai Euskal Herrian zein hemendik kanpo». Hori dela eta, aste-bukaerakoa «kontzertu berezia» izango dela uste dute, «emozio eta sentiberatasunez betea, Olatzen berezko musika gozo eta eztiak paisaia ezin ikusgarriagoa izango baitu lagun».

Udagoieneko Ostera Hegan 2021 kontzertu zikloa Euskaltzaleen Topaguneak antolatua eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestua izan da. Orain arteko emanaldiak aipatu webgunean daude ikusgai, online eta dohainik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olatz Salvadorren kontzertuak itxiko du Ostera Hegan 2021 zikloa

Olatz Salvadorren kontzertuak itxiko du Ostera Hegan 2021 zikloa