Borrar
Olaia Inziartek«garai bat bakez ixteko beharretik» ondutako 'Zerrautsa', larunbatean Azpeitian

Olaia Inziartek«garai bat bakez ixteko beharretik» ondutako 'Zerrautsa', larunbatean Azpeitian

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 24 de abril 2025, 10:21

Olaia Inziarte (Oronoz, 1999) artista ausarta dela esatea gutxi eta asko da aldi berean. Gutxi, maiz sortzaile bezala mugak hausteko duen nahia ez duelako behar bezala islatzen, motz geratzen delako. Asko, aldiz, ezagutuko ez duen irakurlea kokatzeko bota daitezkeenak bildu ditzakeelako: «errebelazio» izendatu zuten lehen diskoarekin ('Lehengo lepotikan burua', 2022), tradizioa eta gaurkoa uztartzeko bulkada artistikoa erakusten du eta lan berrian, 'Zerrautsa', beste pauso bat eman du. Hala erakutsiko du larunbat honetan Sanagustin Kulturgunean (Azpeitia) izango den emanaldian, gaueko 22:00etan hasiko dena. Azken sarrerak eskuragai dira oraindik webgune zein leihatilan 16 euroko prezioan.

Hainbat elkarrizketetan azaldu duenez «garai bat bakez ixteko beharretik» sortu da bigarren albuma, hein batean ahultasun eta tristuratik abiatua. Ez du, haatik, indar gramo bat falta. Ederki hausten du edozein aurrejuzgu biszeraletik asko duen 'zerrautsa' kantak. Diskoa abiatzen du eta entzulea prestatu. Datorren aniztasunerako, musika erakustaldirako eta ahots, estilo edo melodiekin darabilen askotariko moldeetarako.

Geruza asko ditu lanak eta Sanagustineko zuzenekoan ziur nabarituko direla. Batetik, letra, poetikotasuna, aldarria eta, zergatik ez, barne munstroak lotsa gabe botatzen dituena; bestetik, melodiak, mezua indartzen eta esan nahi dena ederki laguntzen dutenak. Publikoak ere izango du tartea bat egiteko tarareotik duten pasarteetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olaia Inziartek«garai bat bakez ixteko beharretik» ondutako 'Zerrautsa', larunbatean Azpeitian