Borrar
Aurreko edizioetakoak bezala, aurtengo kartela ere indartsua da irudiaren aldetik.

Nøgen taldearen kontzertuarekin amaituko da Bartzelonan Euskal Herria Sona jaialdia

Bertako Euskal Etxeak antolatzen duen jaialdiaren 23. edizioa azaroan 6an hasi zen, eta hainat

Osteguna, 9 abendua 2021, 13:45

Comenta

Ostiral honetan, abenduak 10, amaituko da Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Euskal Herria Sona jaialdiaren 23. edizioa. Laguntzaile den Etxepare Euskal Institutuaren arabera, «Euskal Herritik kanpoko euskal musikaren jaialdirik handiena« da EH Sona, eta Nøgen taldeak itxiko du Centre Artesà Tradicionàrius-en. Izan ere, Euskal Etxean bertan ez ezik hiriko beste areto batzuetan ere antolatzen dira emanaldiak.

Aurtengo edizioa azaroaren 6an hasi zen, Bulego pop taldearen eskutik. Ondoren etorri ziren Zestoako bi talde, Ezpalak eta Polybius, eta hirugarren ekitaldia ere, nahiz eta ez izan berez kontzertu bat, musikari buruzkoa izan zen, Patxi Irurzun idazle iruindarrak 'Chucherías Herodes' liburua aurkeztu baitzuen, euskal rock erradikalean iltzatutako sail bateko bigarrena, 'Tratado de Hortografia'-ren jarraipena. Irurzunek Aitorpenak taldea izan zuen ondoan, eta talde horrexek eskaini zuen urteko hirugarren kontzertua, laugarrena Olatz Salvadorrena izan zelarik. Oraingoz azkena dena Euskararen Nazioarteko Egunean eskaini zuten, hilaren 3an, Huntza eta Roba Estesa taldeek, Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko lotura gero eta sendoagoa islatuz.

Nøgenek, jaialdia ixteko, bere bigarren diskoa aurkeztuko du Bartzelonan, 'Under Alt'. Aurreratu dutenez, «esperantzaz zipriztindutako malenkonia trazak ditu disko berriak, aurrekoaren gisan. Baina haren indie-pop estiloari jarraitu arren, pop-rockaren indarrak urratzen ditu abesti berriak».

2016an sortutako folk pop musika taldea Eider Saez (ahotsa), Alex Irazusta (gitarra), Markel Idigoras (ukelelea eta ahotsak), Olatz Cuevas (baxua) eta Jokin Guilisagastik (bateria) osatzen dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nøgen taldearen kontzertuarekin amaituko da Bartzelonan Euskal Herria Sona jaialdia

Nøgen taldearen kontzertuarekin amaituko da Bartzelonan Euskal Herria Sona jaialdia