

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Viernes, 3 de enero 2025, 12:41
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak Musika Bulegoa sarien bederatzigarren edizioa antolatu du, eta euskal musika eszenako eragileek beren proiektuak aurkeztu ahal izateko epea urtarrilaren 30ean bukatuko da. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 14an izango da, Gazteizko Jimmy Jazz aretoan.
Musika Bulegoa sarien edizio berriaren helburuetako bat euskal musikaren sektoreari balioa ematea da, baita artisten sorkuntza sustatu, haien lana ezagutzera eman eta erakuslehio izatea ere. Azken finean, Musika Bulegoaren ekimenaren helburua da Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren kalitatea eta euskal musikarien eta euskal musikaren sektoreko eragileen jarduera aitortzea.
Sarien xedea egindako musika lanak balioan jarri eta euskal kulturari egindako ekarpena nabarmentzea denez, ez dago inolako kategorizaziorik, beste lehiaketa batzuetan ez bezala.
Musikariek, kazetariek, musika programatzaileek eta hezkuntza eremuko pertsonek osatutako profesionalen epaimahai batek aurkeztutako proposamenak baloratuko ditu eta 11 sarituetatik zortzi aukeratuko ditu.
Aurreko edizioetan bezala, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko zuzendaritza batzordeak sari berezia emango dio Euskal Herriko musika jarduerarekin zerikusia duen pertsona edo erakunde bati, prestakuntza, sentsibilizazioa edo zabalkundea bezalako arloetan proiektu aipagarri bat garatzeagatik.
Etxepare Euskal Institutuak ere beste sari bat emango du; kasu honetan, artista edo prestakuntza batek euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzeko egindako lana aitortu nahi da.
Gainera, bigarren urtez, Publikoaren Saria emango da, eta sarituen zerrendaren azken emaitzan eragina izango du. Epaimahaiak egingo duen lehenengo hautaketatik aurrera, bozketa irekiko da, publikoak bere artista gogokoena aukera dezan, elkartearen webgunearen eta sare sozialen bidez.
HAUTAGAITZAK
Euskal Herriko musika sektorean lan egiten duen edonork aurkez dezake 2025eko Musika Bulegoa sarietarako hautagaitza, urtarrilaren 30era arte.
Euskaraz egindako lanek edo sorkuntzek balio erantsia izango dute, nahiz eta sorkuntza instrumentalak edo beste hizkuntza batzuetan egindakoak ere aurkez daitezkeen, betiere, edozein euskal musikarik sortu edo interpretatzen baditu, musika generoa edozein dela ere. Lanak 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean aurkeztuak izan beharko dira jendaurrean.
Aurreko edizioetan, Zea Mays, Izaro, Su Ta Gar, Chill Mafia, Gabriel Erkoreka, Kepa Junkera, Teresa Catalan, Bilboko Kafe Antzokia edo Eresbil Musikaren Artxiboa izan dira sarituak, besteak beste.
Sariak banatzeko ekitaldia Gasteizera itzuliko da bederatzigarren edizioan, eta, iaz Nafarroan izan ondoren, 2025ean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ospatuko da euskal musikaren jaia.
Aurtengo edizioak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren laguntza du, eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Laboral Kutxa dira babesle nagusiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.