Monterron Parkean 'Sarri, Sarri' ozen entzungo da igande honetan
Omenaldi eta ospakizunetik jaio zen Bilboko kontzertua bi izan ziren, egitasmoa nazioarteko bira bihurtu zen eta hor jarraitzen du Fermin Muguruzak, banda alboan duela konplize, emanaldi gogoangarriak uzten. Dena, noski, ez da Anoeta betetzea edo Berlin eta Tokion izatea eta igande honetan Arrasaten joko du Monterron Parkean Mondra&Roll jaialdiari jarraipena emanez. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta azken sarrerak eskuragai dira 25 euroan, aipatutako jaialdirako sarrera izanez gero 15 euroan. Gainera, ez da bakarrik izango irundarra, bandaz gain oholtzan izango baitira Nakar eta Añube taldeak. Efemerideak orain arte baliatu baditu Muguruzak, igandekoak ere badu pertxa, Martuteneko ihesaldiaren 40. urteurrena beteko baita astelehenean, ostera hain ezagun egin den 'Sarri, Sarri'-n kantatua.
Kontzertua
-
Kartela. 17:30, ateak. 17: 50, Nakar. 19:00, Añube. 20:00, Fermin Muguruza.
-
Eguna eta ordua. Igandea.
-
Lekua. Monterron Parkea (Arrasate).
-
Sarrerak. 25 euro.
Muguruzak aldarrikapenak ohikoak baditu bere letretan, 2022tik hona Nakar taldeko kideek euren ikuspegia ere argi utzi dute. 'Lore ta Laban' izan zen lehen lagina, esanguratsua, ia bigarrena 'Epelkeriaren Kontra' (Balio Dute) bezala. Estilo aniztasuna, amorrua kiloka eta koreatzeko moduko letrak.
Añube seikotea pandemia hastapenetan sortu zen, kideak poliki-poliki gehituz eta euskal eszenen entzun ohi diren doinuan baino «melodikoagoak» egin nahiaz. Hala ondu dituzte bi disko, 'Añube' (2022) eta 'Errautsetatik loratzen' (2024).
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.