Mercat de la Musica Viva de Vic jaialdian parte hartzeko euskal artistentzako deialdia

Mercat de la Musica Viva de Vic jaialdian parte hartzeko euskal artistentzako deialdia
Musikabulegoa.eus

Irailaren 18 eta 21 bitarte ospatuko den merkatuan parte hartzeko deialdia egin du Basque Music plataformak

EL DIARIO VASCO

Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek (Kultura Sustatu – Eusko Jaurlaritza), deialdi berri baten inguruko informazioa luzatu du: irailaren 18 eta 21aren artean burutuko den Mercat de la Musica Viva de Vic jardunaldien aurtengo edizioan, edozein euskal taldek edo bakarlarik showcasean parte hartzeko deialdia, hain zuzen ere.

Ikuskizuna formatu txikian burutu beharko da: gehienez hiru musikari eta bateriarik ez. Mercat de la Musica Viva de Vic-eko arduradunek aukeratuko dute musikaria ala taldea, eta EH Sona jaialdiaren aurkezpena egin ondoren eskainiko du kontzertua.

Izena emateko epea ekainaren 14an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da. Informazio guztia hemen.